AKTUALITATEA

| 2024-05-06

Pello Otxandiano EH Bilduko lehendakarigaia eta Gorka Elejabarrieta senatari eta Harreman Politikoetarako arduraduna Bartzelonara joango dira ostegun honetan, Esquerra Republicana de Catalunyari eta Pere Aragones presidenteari babesa ematera.

Igandeko hauteskundeetarako Kataluniako alderdiaren kanpainako ekitaldi nagusia Bartzelonako Palau de Congressos aretoan izango da, 19:00etan. Otxandianok bertan parte hartuko du, euskal ezker independentistak ERC babesten duela adieraziz, EH Bildurekin duen harreman eta akordio estrategikoaren ondorioz.

EH Bildu eta ERC elkarrekin aurkeztuko dira Europako hauteskundeetara, BNGrekin batera, Orain Errepublikak koalizioan. Ostegun honetako ekitaldiak bultzada izan nahi du ekainaren 9ko hauteskundeei begira.