Legebiltzarra

Merkataritza txikiak ez du ulertuko EAJ eta PSEk sektorea babesteko konpromiso zehatzak hartzeari uko egitea

“EH Bilduk 100 euroko bonu-dendak banatzea proposatu du merkataritza, ostalaritza eta turismoa krisitik erreskatatzeko, baina EAJ eta PSE kontra agertu dira”, deitoratu du Eba Blancok.

| 2020-04-24 15:23:00

EH Bilduk adin nagusiko herritar guztiei 100 euroko bonuak banatzea proposatu du gaur Diputazio Iraunkorrean, neurri hori erabakigarria izango zelakoan osasun krisiaren ondorioz itxita dagoen merkataritza txikia salbatzeko. Tamalez, Eba Blancok deitoratu duenez, EAJ eta PSE proposamen horren kontra agertu eta bertan behera utzi dute, nahiz eta sektorearen oniritzia zeukan. Blancok azaldu duenez, herritar orori 25 euroko lau bonu-denda banatzeak, dendek-eta ateak berriz irekitzen dituztenean gutxienez 75 euroko erosketak egin ahal izateko, 7,6 milioi erosketa egitea ahalbidetuko zuen, 570 milioi euro inguruko kontsumoa, eta erabakigarria izango zen 7.000 eta 10.000 arteko denda txiki salbatzeko.
Hala eta guztiz ere, EAJ eta PSEk kontrako boza eman eta kontraproposamena egin dute. Bertan bonu-dendak banatzeko aukera aintzat hartu arren, ez dute inolako zehaztasunik eman, ez zenbatekoari dagokionez, ez formari dagokionez. Hori dela eta, Blancok merkataritza txikia babesteko konpromiso argiak eta zehatzak hartzeari uko egitea leporatu die, eta ohartarazi du “merkataritzak, ostalaritzak eta turismoak ez dituztela hitz politak behar, orain arte behintzat inork ikusi ez dituen neurri zehatz eta eraginkorrak baizik”.
Horren harira, azpimarratu du EH Bilduko legebiltzarkideak, “salbuespen egoera honetan salbuespeneko neurriak behar dira, baina Jaurlaritzan ez dira horretaz jabetu eta, hala, EAJ-PSEren planteamenduak inertzia du oinarri, betikoa egiten jarraitzeko; gureak, aldiz, ezhoiko neurriak proposatzen ditu. Horregatik, nahiz eta guztiok bonuez hitz egin, ez gara gauza berberaz hitz egiten ari, Gobernuko alderdiek ez dutelako zehaztu nahi izan ez bonu horien zenbatekoa, ez formatoa, ez ezer. Ez dira gauza bera bonu arrunt bat normaltasun faltsu baten baitan eta EH Bilduk nahi duen aurrekaririk gabeko ahalegina”.
 

EH Bilduk krisi mahaia eratzeko eskatu dio Hezkuntzari, ikasturte amaiera sektoreko eragileekin adosteko

EH Bilduk, Elkarrekin Podemos taldearekin batera, legez besteko proposamena aurkeztu du Legebiltzarrean ikasturte amaiera sektoreko eragile guztien adostasunaz antolatzen dela ziurtatzeko.

| 2020-04-22 19:26:00

EH Bilduk eta Elkarrekin Podemos taldeak legez besteko proposamena erroldatu dute gaur Legebiltzarrean, Diputazio Iraunkorrean eztabaidatu dadin, ikasturte amaieraren planifikazioak sektoreko eragile guztien onespena izan dezala eskatzeko. Izan ere, Rebeka Uberak azpimarratu duenez, “Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak gaur bertan aurkeztu duen plana ez dago sektorean adostuta, eta hori ezinbesteko baldintza da hezkuntzaz ari garenean”.

Helburu horrekin, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek sinatutako proposamenak Hezkuntza Sailari eskatzen dio krisi mahai bat eratu dezala, sektoreko eragile guztiekin batera, estrategia bateratu bat diseinatzeko. Mahai horrek pandemiak sortutako arazoak identifikatu, irtenbideak bilatu eta aurrera begirako erronkei modu adostuan erantzutea ahalbidetuko luke, Uberaren iritziz.

EH Bilduko legebiltzarkideak adierazi duenez, “estrategia horrek hezkuntza-sistema publikorako neurri, jarduera-ildo eta protokolo argiak, errealistak eta langarriak jaso beharko ditu, betiere ikasleen eta langileen eskubideak errespetatuz”.

ALBISTEAK

EH Bilduren ekimenez, Legebiltzarrak bat egingo du bihar Torturaren Biktimei Laguntzeko Egunarekin

2020-06-25 11:47:00

Legebiltzarrak torturaren aurkako kartela jarriko du lehen aldiz fatxadan, torturaren biktimak aitortu eta pairatu duten bidegabekeria salatzeko.

Jaurlaritzak ebidentzia onartu eta atzera egin behar izan du enplegu erregulazio sariak osatzeko

2020-06-18 17:39:00

EH Bilduk gogora ekarri du osagarri hori proposatu zuela Legebiltzarrean eta EAJ eta PSE kontra agertu zirela. Denbora alferrik galdu dute horren ondorioz eta anbizio gutxiko neurria iragarri dute orain, aldi baterako enplegu erregulazioan egon diren eta dauden milaka langile kanpo utzita.

EAJ eta PSEk Legebiltzarra barik gobernatzea erabaki dute haientzat oztopo bat delakoan

2020-06-11 13:13:00

EH Bilduk oposizioaren proposamenak ia sistematikoki blokeatzea eta isilaraztea egotzi die EAJ eta PSEri. Ez dute Diputazio Iraunkorrak euren politiken gabeziak agerian uztea nahi eta gaur datorren ikasturtearen planifikazioaz eta Osakidetzako Lehen Arreta indartu beharraz eztabaidatu ahal izatea galarazi dute.

Montai auziak erakusten du EAJren karneta edukitzeak abantailak ematen dituela kontratu publikoak lortzeko orduan

2020-06-09 12:29:00

“Herri duin batean ezin da pentsatu normala dela, eta are gutxiago onargarria, gobernuan dagoen alderdikoa izateagatik erraztasunak izatea Administrazioarekin kontratatzeko”. EH Bilduk azalpenak eskatu ditu Legebiltzarrean Montai Taldeari esleitutako kontratuei buruz.