AKTUALITATEA

| 2025-12-05

Josu Aztiriak euskal artistek eta sortzaileek pairatzen duten ezegonkortasunaz eta prekarietateaz ohartarazi du, eta premiazkotzat jo du babes neurriak abian jartzea, Irlandan, Ipar Euskal Herrian eta Nafarroan ari diren ildo beretik. Mozio bat aurkeztuko du Jaurlaritzari sortzaileak babesteko lege bat eskatzeko.