Legebiltzarra

EH Bilduk merkataritza txikia babestu eta legea sustatu du saltoki handiei mugak jartzeko

Iker Casanovak Jaurlaritzari utzikeriaz aritzea egotzi dio. “Oposizioak hartu behar izan du lidergoa saltoki handien irekitzea eta handitzea arautzeko eta merkataritza txikiaren apokalipsia saihesteko”.

| 2019-05-09 15:07:00

Donostialdean, Bidasoaldean eta Ezkerraldean bereziki saltoki handiak ireki edota handitzeko martxan dauden proiektuek “merkataritza txikiaren apokalipsia” ekar dezaketela ohartarazi du EH Bilduk gaur Legebiltzarrean, eta, arrisku horrekin arduratuta, bide eman dio saltoki handiak ireki eta handitzea arautzen eta mugatzen duen lege proposamen bati, oposizioko beste bi taldeekin batera. Helburua, finean, merkataritza txikiaren jarduera  babestea da, azpimarratu du Iker Casanovak.
EH Bilduko legebiltzarkideak azaldu duenez, EH Bildu planteatzen ari den legeak “segurtasun juridiko osoa dauka europar epaitegien legedia eta jurisprudentzia aintzat hartzen duelako” eta dendari txikien etengabeko eskari bati erantzuten dio. Horren ildotik, Casanovak sektorean ordena jarri beharra aldarrikatu du, ez delako onargarria instituzioek mota guztietako abantailak eta erraztasunak ematea konpainia handiei merkatari txikien kaltetan, horrek ehunka dendaren etorkizuna arriskuan jartzen baitu.
Auzitegi Gorenak –adierazi du Casanovak– bertan behera utzi zituen 2015ean merkataritza arloa arautzen zuen Lurraldeko Plan Sektorialean jasotako mugak eta, geroztik, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ez dago saltoki handiak irekitzeko edo handitzeko mugarik, baina, legebiltzarkideak zehaztu duenez, ez legalki ezinezkoa delako, interes orokorra lehenestearren, baizik eta EAJ-PSE Gobernuak horretarako eta merkataritza txikia babesteko behar ziren urratsak eman ez dituelako. Hori dela eta, Casanovak utzikeriaz aritzea leporatu dio Jaurlaritzari. Oposizioak hartu behar izan du ekimena horregatik, sektorean ordena jarriko duen legea sustatzeko. “Tarte honetan, 2015etik, EAJ eta PSEk erabateko ezgaitasuna erakutsi dute, ez dira kapazak izan saltoki handien erregulazioan euren zabarkeriaren ondorioz zeuden gabeziak konpontzeko”. Eta are okerrago, 2015az geroztik bi alderdi horiek erraztasun guztiak eman dituzte saltoki handiak irekitzeko hainbat udaletan, Donostia eta Hondarribikoetan kasu.

Hezkuntzak lidergoa hartu behar du behingoz itunpeko ikastetxeetako gatazka desblokeatzeko

EH Bilduk legez besteko proposamena aurkeztu du Lakuak esku hartu eta patronalaren eta sindikatuen arteko akordioa bultza dezan lanpostuen kontsolidazioaren eta langileen birkokapen eta soldaten inguruan.

| 2019-05-08 15:32:00

Ikusirik Kristau Eskolan eta AICEn bildutako itunpeko ikastetxeetako lan gatazkak konpondu gabe jarraitzen duela eta gaur eta biharko greba jardunaldiek konponbidea oso urrun dagoela erakusten dutela, EH Bilduk ezinbestekotzat eta premiazkotzat jo du Hezkuntza Sailak behingoz bere ardurari heltzea eta lidergoa hartzea gatazka desblokeatzeko. Hori dela eta, Rebeka Uberak legez besteko proposamena aurkeztu du Legebiltzarrean helburu horrekin. “Parlamentuak patronalaren eta sindikatuen artean bitartekaritza lanak egiteko eskatu zion martxoan Jaurlaritzari, baina honek muzin egin dio agindu horri eta eskuak garbitu baino ez du egin. Hezkuntza Sailaren arduragabekeria itzela da eta bada garaia dagokion erantzukizunez jokatzeko eta behingoz esku hartzeko. Gobernuak ezin du ahaztu itunpeko irakaskuntzaren ardura ere berari dagokiola, hezkuntza sistema osoaren arduraduna delako eta ikastetxe horiek finantziazio publikoa jasotzen dutelako”.
EH Bilduren ekimenaren arabera, Hezkuntza Sailak lidergoa hartu behar du gatazka desblokeatzeko eta esku hartu behar du patronalaren eta sindikatuen arteko akordio bat sustatzeko. Uberak proposatu duenez, bi aldeek adostasunak bilatu behar dituzte langileen birkokapenaren eta soldaten inguruan, betiere kontuan hartuta azken urteotan eroste ahalmena galdu dutela, akordioaren iraupena eta lanpostuen kontsolidazioa. Halaber, akordioak, dio Uberak, “lan pertsonalerako erreserbatutako ordu osagarriei buruzko planteamendu bat jaso beharko luke”.
 

ALBISTEAK

Larria eta onartezina da EITB EAJ eta Confebasken interes partikularren zerbitzura jartzea

2020-03-31 19:15:00

Hedabide publikoek beti bermatu behar dituzten neutraltasun ideologikoa eta objektibotasuna urratzea egotzi die EH Bilduk EITBko arduradunei. EAJri ez zaio EITBren irudia kaltetzea axola, haren instrumentalizazioari etekin politikoa ateratzen badio.

Larrialdi egoera honetan Legebiltzarrak bere izaera berreskuratu behar du proposamenak bideratu eta Jaurlaritzaren gaineko kontrola bermatzeko

2020-03-27 19:19:00

EH Bilduk salatu duenez, “EAJ eta PSE demokrazia batean ezinbestekoa den kontrol parlamentarioa ekidin nahian dabiltza oposizioaren ekimen politikoa galarazteko eta Urkulluren Gobernua blindatzeko”.

EH Bilduk ohartarazi du Zaldibarren kutsatzaile arriskutsuak isurtzen ari direla uretara, urtean batez beste onartutakoa baino askoz gehiago

2020-02-26 15:07:00

Uraren Euskal Agentziak eginiko analisiek erakusten dute beruna, kadmioa eta zianuroa bezalako gai toxikoen isurketen parametroak benetan txarrak direla. “Datuak ikusita, lehentasunezkoa da Deba ibaiaren arro osoan neurriak hartzea kutsadura saihesteko”, azpimarratu du Mikel Oterok.

EAJk nahita blokeatu du euskara doan ikasteko legea eta orain propaganda eta elektoralismoari ekin dio

2020-02-12 14:00:00

“Guztiz lotsagarria da EAJ ateratzea euskara doan ikasteko eskubidearen berme gisa, 2018az geroztik EH Bilduren lege proposamena etengabe oztopatu ostean. EAJk ez ditu helburu ez euskara ez gizartea, gainetik bere interes alderdikoiak jartzen ditu beti”.