Etxeko langileei aitortzen zaien negoziazio kolektiborako eskubidea praktikara eramateak duen garrantzia azpimarratu du EH Bilduk. Bere proposamena onartuta, Jaurlaritzak sektorean patronal bat eratzea sustatu beharko du, eta, bitartean, aztertu nola aplikatu beste hitzarmen kolektibo bat langile horiei.