Josu Aztiriak ohartarazi duenez, premiazkoa da Euskal Enplegu Publikoaren Legea aldatzea “euskal herritarron eskubideak erdigunean jarri eta Administrazioaren euskalduntzean jauzi bat emateko”. EH Bilduren proposamena lanpostu publikoen sarbiderako bi hizkuntza ofizialak jakitea eskatzea da, eta salbuespenak ezartzea tokian tokiko egoera soziolinguistikoaren arabera, Galizian eta Katalunian bezala.