AKTUALITATEA

| 2026-01-09

Legebiltzarraren jarduna urtarrilean etenda egon arren, EH Bilduk ezinbestekotzat jo du Osasun Batzordea aktibatzea, Elgoibar eta Tolosako anbulantzia medikalizatuen publifikazioak ondorio zuzenak izango dituelako bertako langileentzat. Koalizioak sailburuaren eta langileen ordezkarien agerraldiak eskatu ditu, publifikazioa berme guztiekin burutu dadin.