Formazio subiranistak hogei bat zuzenketa txertatzea lortu du, besteak beste laguntza pertsonala eskubide gisa aitortzea, prestazio ekonomikoaren behin-behinekotasuna jasotzea eta genero ikuspegian aurrera egitea. EH Bilduk erreforma aurrerapausotzat jo du eskubideetan oinarritutako zaintza sistema publiko eta bidezkoa eraikitzera bidean.