Kongresua-Senatua

Mondragon taldeko presidenteak Kongresuko Berreraikuntza Batzordean parte hartuko du EH Bilduren ekimenez

Mertxe Aizpurua: "Ezinbestekotzat jotzen dugu munduko lehen talde kooperatiboaren ahotsa batzorde honetan presente egotea eta aintzat hartzea"

| 2020-05-14 16:28:00

EH Bilduren ekimenez, Mondragon korporazioko presidente Iñigo Uzinek Kongresuko Berreraikuntza Sozial eta Ekonomikorako batzordean parte hartuko du, ekonomia berpizteko neurrien inguruko azpi-taldean, hain justu ere. Euskal Herriko indar subiranistaren proposamenak batzordea osatzen duten diputatuen gehiengoaren babesa jaso du. Batzordearen helburu nagusia COVID-19ari lotutako krisi sanitario, ekonomiko eta sozialaren aurrean irtenbideak adostea da.

EH Bilduren Kongresuko bozeramaile Mertxe Aizpuruak balioan jarri du kooperatiben eginkizuna, eta gauzak beste modu batera egiteko erakutsi duten gaitasuna nabarmendu du, enpresa eredu tradizionaletatik at«Munduko lehen talde kooperatiboa, EAEko lehen enpresa taldea eta Espainiako Estatuko hamargarrena da Mondragon korporazioa. Krisialdi honen aurrean bestelako neurriak har daitezkeela erakutsi du. Kooperatiben baloreak garrantzitsuak dira krisi honen ondorioz hartu beharreko jarreraren aurrean ikuspegi ezberdinak kontuan hartzeko». Honela azaldu du Aizpuruak Uzinen agerraldiaren egokitasuna: «Ezinbestekotzat jotzen dugu munduko lehen talde kooperatiboaren ahotsa batzorde honetan presente egotea. Mondragon taldearen esperientziak aintza hartua izatea merezi du».

Uzinen agerraldi eskaeraz gain, Euskal Herria Bildu Talde Parlamentarioak beste hainbat agerraldi ere eskatu ditu gaur: Patxi Olabarria (Konfekoop Euskadiko kooperatiben konfederazio presidentea), Carlos Askunze (REAS ekonomia alternatibo eta solidarioaren sareko presidentea), Mitxel Lakuntza (ELA sindikatuko idazkari nagusia) eta Garbiñe Aranburu (LAB sindikatuko idazkari nagusia). «Espainiako Estatuan nagusi diren sindikatuak ez dira gehiengo gure lurraldean. Euskal Herria ere ezberdina eta anitza da zentzu horretan, eta uste dugu hemen ere iritzi eta ikuspegi horiek entzun egin behar direla, aintzat hartuak izan daitezen», adierazi du Aizpurua diputatuak. Proposamenak, dena dela, atzera bota dituzte Kongresuko Berreraikuntza Ekonomiko eta Sozialerako batzordea osatzen duten ordezkariek.

«Fronte aurrerakoi» bat eskatu dio EH Bilduk Pedro Sanchezi aberastasunaren gaineko zerga sortzeko eta krisitik irteteko

Oskar Matute diputatuak egungo eredu sozial eta ekonomikoa eraldatzeko «eta ez berreraikitzeko» deia egin dio Espainiako gobernuburuari, eta eskuin neoliberal eta birzentralizatzailearekin akordioak egitearen ondorioez ohartarazi dio

| 2020-05-13 11:12:00

«Argitasuna eta determinazioa behar dugu gure bizitzetatik harago doan krisi historiko baten aurrean. Eskuin neoliberal eta birzentralizatzailearen politiken alde egiten duzu apustu inbestidura saioko gehiengo aurrerakoiaren aurrean? ¿Bai ala ez?». Modu horretan zuzendu zaio Euskal Herria Bildu Talde Parlamentarioko diputatu Oskar Matute Espainiako Gobernu presidente Pedro Sanchezi Kongresuko kontrol saioan. Zubiak berreraikitzeko eta inbestiduran osatutako gehiengo aurrerakoiaren bidetik joateko eskatu dio diputatu subiranistak Sanchezi. Matutek, gainera, eskuin neoliberal eta birzentralizatzailearekin akordioak egitearen arriskuez ohartarazi dio Sanchezi, Espainiako Gobernuak Ciudadanosekin alarma egoera laugarrenez luzatzeko ituna egin eta astebetera.

«Eskuinak lortu zuen aberatsak aberatsago izan daitezela eta pobreak are pobreagoa 2008ko krisialdiaren kudeaketan. Eskuinak eragin zuen baliabideen %90a herritarren %10aren esku egotea, gizartearen %1ak aberastasunaren %25a pilatzea, arrakala sozialak areagotzea eta zaintzaren esparrua arreta publiko eta politiko orotik baztertzea. Hori da eskuinak egin zuena, eta kezka handiz diogu hori gerta daitekeela berriro Espainiako Gobernuak eskuinarekin ados jartzeko hautua egiten badu», ohartarazi du Matutek.

Bere erantzunean, Pedro Sanchezek eztabaidak ez nahasteko deia egin du, alarma egoera luzatzea behar puntual bat dela iritzita, eta «ez koalizio gobernu aurrerakoi honen proiektu politikoa». «Alarma egoera ez da proiektu politiko bat. Gurea bezalako gobernu progresista baten proiektu politikoa bestelakoa da. Ongizate Estatua indartzea, eskubide eta askatasunak zabaltzea, eskuinak eta ultraeskuinak zalantzan jartzen dituen eskubideak babestea (genero berdintasuna, kasu), Europaren papera sendotzea eta inbestidura saioan Kongresuaren gehiengoaren babesarekin hemen defendatu nituen neurriak indarrean jartzea», azaldu du.

Eraldatzea, ez berreraikitzea

Matuteren iritziz, ordea, norabidez aldatzeko ordua da: 2008an herrialde askoren pobrezia eragin zuen eta berdinatasunik eza oinarritzat duen eredu neoliberalen alde egitea berriro ere edo fronte aurrerakoi bat martxan jartzea egungo eredu sozioekonomiko agortua errotik eraldatzeko, ez berreraikitzeko. «Egungo egoera eraldatzeaz ari gara, eredu ekonomiko eta sozial berri bat lortzeko. Eta, batez ere, krisi hau ez dezaten 2008ko krisia ordaindu zuten sektore berberek ordaindu: gazteek, emakumeek eta langileek», nabarmendu du.

Sanchezek Matuteri erantzun dio urtarrileko inbestidura saioan zehaztutako bide orri aurreraikoiak are gaurkotasun handiagoa duela orain COVID-19aren krisialditik irteteko. Sanchezek «behar puntual eta aldi baterako» gisa jo du joan den astean Ciudadanosek alarma egoera luzatzeko dekretuari emandako babesa. «Pandemia hau gure bizitzetako krisia baldin bada, horrek agerian uzten du agintaldi hasieran zehaztu nizkizuen bide orri eta gobernu programak are garrantzia eta zeresan handiagoa izango dutela hurrengo urteetan. Horixe da gure proiektu politikoa. Bestea, alarma egoera luzatzearena, behar puntual bat besterik ez da, pandemiari ikuspegi konstituzional batetik erantzuteko asmoa duena».

Aberastasunaren gaineko zerga eta enpresak nazionalizatzea 

Bide berean, politika fiskal berria martxan jartzea proposatu du Matutek, aberastasunaren gaineko zerga modu argian ezarriko duena, 2008ko akatsetan ez sakontzeko. Horretarako, EH Bilduk ezinbestekotzat jotzen du erreskatean bankuei emandako dirua berreskuratzea, zaintza politika publiko guztien erdigunean jartzea, eraikuntza obra handiak atzeratzea eta enpresak nazionalizatzea«Ez gaude hemen aldatu ezin ditugun gauzak onartzeko, onartu ezin ditugun gauzak aldatzeko baizik», adierazi du Matutek bere hitzartzearen amaieran.

ALBISTEAK

«Fronte aurrerakoi» bat eskatu dio EH Bilduk Pedro Sanchezi aberastasunaren gaineko zerga sortzeko eta krisitik irteteko

2020-05-13 11:12:00

Oskar Matute diputatuak egungo eredu sozial eta ekonomikoa eraldatzeko «eta ez berreraikitzeko» deia egin dio Espainiako gobernuburuari, eta eskuin neoliberal eta birzentralizatzailearekin akordioak egitearen ondorioez ohartarazi dio

Justizia ministroaren agerraldia eskatu du EH Bilduk Altsasuko gazteen aurkako epaia azal dezan

2019-10-10 17:36:00

Unidas Podemos, ERC, Junts per Catalunya eta EAJk sinatu dute koalizio subiranistaren proposamena, Auzitegi Gorenak Altsasuko gazteen ezarritako zigorrak "gehiegizkoak" direla iritzita

Uholdeek Tafallaldean eragindako kalteei aurre egiteko neurriak eskatu dizkio EH Bilduk Madrili

2019-07-09 13:09:00

Koalizio subiranistak legez besteko proposamen bat eta galdera sorta bat aurkeztu du Kongresuan, Espainiako Gobernuari berehala esku har dezala exijituz. Diru laguntzen programa integral bat martxan jartzea eta oinarrizko zerbitzuak ahalik eta azkarren berrezartzea ezinbestekotzat jo du EH Bilduk.

Inbestidura saiorako jarrera bateratua adostetik hurbil daudela esan dute ERCk eta EH Bilduk

2019-06-28 14:50:00

Bi alderdietako ordezkariak Bartzelonan bildu dira inbestidura saiorako jarrera bateratua adosten hasteko eta aliantza estrategikoa martxan jartzeko.