Bizkaia

Cables y Alambres enpresaren egoera zailaren aurrean instituzioen parte-hartze aktiboa eskatu du EH Bilduk

EH Bilduk babesa adierazi die kalean geratzekotan dauden langileei

| 2019-10-08 14:23:00

Iker Casanova EH Bilduko legebiltzarkidea eta Imanol Eguskiza Erandioko zinegotzia Cables y Alambres enpresan izan dira gaur. Bertan enpresaren itxieragatik kalean geratzekotan diren langileei babesa adierazi die eta instituzioei deia egin die itxiera saihestu dezaten.

 

“Argi dago Jaurlaritzak ez daukala krisian dauden enpresak laguntzeko estrategia bat. Beti dira langileak laguntza eske aritu behar direnak. Protokolo integral bat eskatzen dugu krisian dauden enpresak artatzeko. Jaurlaritzak aholkularitza eman dezake, Jaurlaritzak inbertsore bat bilatzen lagundu dezake”, adierazi du Casanovak eta azpimarratu du “enpresak erakartzeaz gain instituzioak bertan daudenak mantentzeaz arduratu behar direla”.

 

Eguskizak, bere aldetik, Erandioko udalari eskatu dio enpresa ez ixteko beharrezko lanak egitea. “Lurrei dagokienez, Vicinayri argi utzi beharko lioke orube horren lurrak ez direla berkalifikatuko eta ez duela inolako irabazirik lortuko itxierarekin”.

 

Azkenik, EH Bilduk deia luzatu du datorren urriaren hamaikarako langileek deitutako mobilizazioan parte hartzera.

EH Bilduk eta Elkarrekin Bizkaiak Batzar Nagusietan politika industrialari buruzko batzorde berezi bat sortzea proposatu dute

Azterketarako batzorde honen egitekoa Aldundiari Bizkaiko politika industrialaren inguruko gomendioak idaztea izango litzateke

| 2019-10-03 12:09:00

Batzar Nagusietako Elkarrekin Podemos eta EH Bildu taldeek Bizkaiko sektore industrialaren egoera eta etorkizuna aztertzeko batzorde berezi bat sortzeko eskaria erregistratu dute. Proposamena hurrengo ohiko plenoan eztabaidatua eta bozkatua izan behar da.

 

Talde bien ustetan, “gure herrialdeko sektore industrialaren oraina eta etorkizuna alderdi politiko guztiei kezkatzen gaituen zerbait da. Hori agerian geratu zen Ahaldun Nagusia izendatzeko plenoan eta, baita ere, irailekoan”, azpimarratu dute Bea Ilardia eta Xabier Benito EH Bildu eta Elkarrekin Podemoseko batzarkideak, hurrenez hurren.

 

“Historikoki lurralde industriala izan gara eta etorkizuna ere hortik pasatzen da. Kalitatezko sektore industrial jasangarri batek bakarrik eskainiko digu etorkizun egonkor bat”, adierazi Ilardiak.

 

Azken urteetan emandako itxierekin eta enplegu erregulazioko espedienteek agerian utzi dute egoera ez dela batere ona. “EIN-ren datuen arabera, 2017 eta 2018 urteen artean Bizkaian 16.000 lanpostu galdu ditu sektore industrialean. Nahiz eta herrialdeak hazkunde makroekonomikoa bizi lanpostuak, enpresak eta lehiakortasuna galtzen goaz”, adierazi du Benitok.

 

Benitoren iritziz, “Bizkaia datorren krisirako prestatu behar da, bere enpresa estrategikoak eta sektorea indartuz”. Horretarako, Elkarrekin Bizkaiak proposatzen du Bizkaian “industria politikak aktore sozial, ekonomiko eta politikoen parte hartzea eta babesa izatea, horrela dauden enpresak eusteko eta berriak erakartzeko”.

ALBISTEAK

Genero-ikuspegia nola eta zein programatan txertatu den zehaztea tramitera onartu dute Batzar Nagusiek, EH Bilduk eskatuta

2019-12-11 12:11:00

EH Bilduk egindako proposamena alderdi guztiek onartu dute, PP izan ezik

Beste errepide batzuetan gertatzen den bezala, AP-68an hileko gastu limitea ezartzea eskatu du EH Bilduk

2019-12-10 12:48:00

Errepide hori Aldundiaren esku dagoela kontuan izanda, A-8, Supersurrean edo Artxandako Tuneletan aplikatzen den gastu muga ezartzea eskatu dute eskualdeko EH Bilduko zinegotzi eta alkateek

Konformismoan oinarritutako aurrekontuei Osoko Zuzenketa aurkeztu die EH Bilduk

2019-12-02 11:52:00

Aberastasunaren bidezko banaketa, kalitatezko enplegua bultzatzea eta klima larrialdiaren aurrean neurriak hartzea izango dira EH Bilduk egindako proposamenaren ardatzak

EH Bilduk udal mailan ekimenak aurkeztuko ditu lindanoaren arazoari aurre egiteko

2019-11-26 13:10:00

Mikel Otero EH Bilduko legebiltzarkideak Bilbo, Barakaldo, Erandio, Mungia, Santurtzi edo Derio bezalako herri kaltetuetako ordezkariekin agerraldia egin du