Bizkaia

Ahaldun nagusia izendatu eta hiru hilabetera sail ezberdinetako lan ildoak ez aurkeztu izana salatu du EH Bilduk

Batzar Nagusiei informazio osoa eman gabe zenbait sailek aurkezpen publikoak egitea errespetu falta larria da

| 2019-09-23 14:00:00

EH Bilduk Aldundiak sail bakoitzeko lan ildoak ez aurkeztu izana salatu du. Izan ere, Unai Rementeria Ahaldun nagusia izendatu eta hiru hilabetera, Aldundiak ez du zehaztu sail bakoitzaren taldeak nortzuk osatuko duten ezta zeintzuk diren bakoitzaren helburu nagusiak.

Hiru hilabete denbora nahikoa izan da sail bakoitzaren lehentasunak zeintzuk izango diren aurkezteko dagokion instituzioan; hau da, Batzar Nagusietan. Kezkagarria da informazio hori gaur egun ez ezagutzea”, salatu du Bea Ilardia bozeramaileak.

Izan ere, EH Bilduk gogoratu duen bezala, gaur bertan Elena Unzueta Ingurune eta Jasangarritasun diputatuak bere sailaren ildo nagusietako batzuk aurkeztu ditu modu publikoan.

Sail bakoitzaren lan ildoak Batzar Nagusietan ezagutu baino lehen komunikabideei begira aurkeztea errespetu falta larri bat da”.

Sail ezberdinetako organigramak osatu gabe daude

Horretaz gain, EH Bilduk gogoratu du sail ezberdinek ez dituztela haien organigramak guztiz osatu. “Saileko organigramak eguneratu gabe daude oraindik. Rementeria aukeratu eta hiru hilabetera egoera hori ez ulergarria”.

Koherentea izatea eta Bizkaia paradisu fiskal bat ez bihurtzea eskatu dio EH Bildu Bizkaia PSE-ri

EH Bilduren ustez, azken egunetan ezagutu diren aldaketa fiskalen kontra egotea eta, aldi berean, Eurokopa bezalako ekimenei zergak barkatzea hipokrita da

| 2019-09-20 12:37:00

Zerga arauen egindako aldaketen aurrean PSE-k erakutsitako jarrera positibotzat jo du EH Bilduk. Hala ere, beste urrats bat ematea beharrezkoa da.

“Ona da PSE-k arau hori bertan behera uzteko eskatzea bere gobernukideari, nahiz eta bere bi kidek arauaren aldaketa onartu zuten. Hala ere, ez da ulertzen PSE-k artikulu horri erreferentzia bakarrik egitea arau berean fiskalitate justuago bat lortzeko beste zenbait oztopo daudenean”, adierazi du Arantza Urkaregi batzarkideak.

UEFAri zergak barkatzearen aurka

EH Bilduk modu baikorrean baloratzen du PSE-k zerga arauaren aldaketari egindako kritika. Hala ere, fiskalitate justuago bat lortzeko helburuarekin, jarrera bera izatea eskatzen dio arau horretan dagoen beste arlo bati dagokionez: UEFAri barkatutako zergei, hain zuzen ere.

Urkaregik gogoratu du Europoka ekartzeko aitzakiarekin UEFAri ez zaiola zergarik kobratuko. “Oso larria da horrelako erabakiak babestea ustezko helburua fiskalitate justuago bat lortzea denean. PSE-ri eskatzen diogu ez ditzala eman urrats gehiago Bizkaia paradisu fiskal bat bihurtzeko bide horretan”.

ALBISTEAK

Bideguren: “Larrialdi klimatikoari aurrean neurriak proposatzeko gaitasuna daukala erakusten du EH Bilduk dagoen lekuan”

2019-11-05 14:28:00

Idurre Bideguren Kongresurako Bizkaiko hautagaiak neurri zehatzen beharra azpimarratu du

Bideguren: “Espainiako Estatutik datozen injustiziei erantzuteko, ahots indartsua behar dugu euskal emakumeok Madrilen”

2019-11-04 14:24:00

Bizkaiko hautagaiak agerraldia egin du Bilbon EH Bilduko hainbat emakumerekin batera

PFEZen Foru Araua aldatzeko proposamena lehen proposaturiko berbera dela salatu du EH Bilduk

2019-10-24 14:08:00

Dekretuaren bidez ezin zutena egin orain Foru Arauaren bidez egin nahi dutela salatu du Arantza Urkaregi batzarkideak

Estatuaren errepresio eta mehatxuei bozka soberanista eta desobedienteekin erantzuteko beharra azpimarratu du Oskar Matutek

2019-10-20 12:58:00

Kongresurako Bizkaiko hautagai nagusiak espainiar estatuak bizi duen atzeraldi demokratikoa salatu du