Bizkaia

Bizkaiko ahaldun nagusigaiak instituzioak behetik gora, gardentasunez eta herritarren parte-hartzearekin, gobernatzearen balioa nabarmendu du Elorrion

Bea Ilardia: “EH Bilduk gobernatzen duenean jendearen bizitzak hobera egiten du”

| 2019-05-13 22:17:00

Bea Ilardiak EH Bilduren gobernatzeko estiloa aldarrikatu du gaur arratsaldean Elorrion, non koalizioak, Idoia Buruagaren eskutik, Alkatetzatik erakutsi baitu “gobernatzeko beste eredu bat” daukala, “herritarren interesei erantzuten diena”. Buruaga bera egon da ahaldungai nagusiaren alboan, bai eta Jasone Agirre legebiltzarkidea ere.

Ilardiak adierazi duenez, “EH Bilduk gobernatzen duen tokietan jendearen bizitzak hobera egiten du gardentasunetik eta herritarren parte-hartzea sustatzetik gobernatzen duelako, behetik gora, instituzioek guztion interesei erantzun behar dietelako”. Elorrio gobernantza eredu horren adibide da, “herritarrek leku gutxitan Gobernu Plana adostu eta horren jarraipena egiten dutelako; herritarrek leku gutxitan dute horrelako ahotsa haien bizitzei eragiten dieten erabakiak hartzerakoan. Hori da, finean, EH Bilduren gobernatzeko eredu eta era”.

Arazoetan dauden enpresei laguntzeko 50 milioi euroko funtsa sortzea proposatu du Bea Ilardiak

EH Bilduren ahaldungai nagusiak Bizkaian sektore industrial garatu eta indartsu bat izatearen garrantzia azpimarratu du eta neurri sorta planteatu du xede horrekin.

| 2019-05-13 13:16:00

Bizkaiak “sektore industrial garatu eta indartsu bat” behar duela jabeturik, Bea Ilardiak Foru Aldundian 50 milioi euroko funtsa sortzea proposatu du gaur arazoetan dauden enpresei laguntzeko. EH Bilduren ahaldungai nagusiak Barakaldon eman du ezagutzera egitasmo hori, Ezkerraldean, krisi ekonomikoaren ondorioak gehien pairatu dituzten eskualdeetariko batean. Adierazi duenez, “EH Bilduk argi dauka ekonomia egonkor bat beharrezkoa dela bizkaitarron bizi kalitatearen hobekuntzan urratsak emateko, eta horretarako beharrezkoa da sektore industrial garatu eta indartsu bat izatea”.
Helburu horrekin, Ilardiak neurri sorta proposatu du. Egoera zailean dauden enpresentzako 50 milioiko funtsa sortzea neurri nagusia da, “enpresak erakarri behar ditugulako, bai, baina funtsezkoa delako, baita ere, orain lanean daudenei eustea, enpresa eta lanpostu horiek ez galtzea”. Funtsa sortzearekin batera, Jaurlaritzarekin elkarlanean enpresa horien jarraipena egitea ezinbestekotzat jo du hautagaiak. “Bestela, orain arteko akats berberak errepika ditzakegu, Navalen gertatu dena ezin da berriro gertatu”.


Halaber, EH Bilduren ahaldungai nagusiak proposatu du lurzoru industrialak (Gernika, Basauri, Trapaga) berreskuratzea industria aurreratua sustatzeko, deslokalizazioen aurkako foru araua zorrotz aplikatzea eta administrazioen aldetik langileei laguntzea eta erraztasunak ematea enpresa beren gain hartu nahi dutenean.

ALBISTEAK

Rementeriak Batzar Nagusietan azalpenik ez ematea salatu du EH Bilduk

2020-04-06 16:29:00

EH Bilduren ustez, Rementeriak instituzioei zor dien begirunea ez du errespetatu eta estrategia horrekin edozein kritika saihesten saiatzen da

Bizkaiko hainbat udalek baliabide medikoak eta babes ekipoak eskatu dizkiote zonaldeko ospitalari haien herrietako adinekoen egoitzetan erabiltzeko

2020-04-03 11:57:00

Galdakao, Arrigorriaga eta Urduña bezalako herriek egin dute eskaera gutun bidez

Aldundiak adinekoen egoitzetan hildakoen kopurua ezkutatzen duela salatu du EH Bilduk

2020-04-02 12:41:00

Beste lurralde batzuetan informazio hori ematen den bitartean, Bizkaian ez dago datu ofizialik

Bizkaiko hotel eta ostatuekin hitzarmena sinatzea proposatu du EH Bilduk egoitzetan eta Gizarte Ekintzako beste zerbitzuetan ari diren langileei ostatu zerbitzua emateko

2020-04-01 12:00:00

Adineko eta aniztasun funtzionala daukaten pertsonentzako egoitzetan lanean ari direnek haien senideak kutsatzeko kezka adierazi dute