Bizkaia

EH Bilduk babesa adierazi die kaleratze arriskuan dauden ABB-ko langileei

Ezkerraldean ezartzen ari den eredu ekonomikoaren aurrean bere kezka azaldu du EH Bilduk

| 2019-06-28 14:08:00

EH Bilduko hainbat kidek bilera egin dute gaur goizean enplegu-erregulazioko espedientea aurkeztu dieten Galindoko ABB-ko langileekin.

Oskar Matutek, Izaskun Duquek eta Exabier Arrietak EH Bilduren babesa adierazi diete langileei eta Ezkerraldean ezartzen ari den eredu ekonomikoaren aurrean kezka erakutsi dute.

“Batzuek Ezkerraldea lojistikara begira dagoen gune bat bihurtu nahi dute. ABBko langileek eta guk hori horrela dela oso argi daukagu. Ez da ahaztu behar eredu ekonomiko hori soldata baxuetan oinarritzen dela”, adierazi du Oskar Matutek.

Izaskun Duque batzarkideak, berriz, lan-espedientearen ondorioen aurrean kezkatua agertu da. “Déjà vu egoera batean gaude. Ezkerraldearen desindustrializazioaren fase berri bat da”, adierazi du Duquek.

BBK Banku Fundazioaren berriztapenean gardentasuna eta aniztasuna bermatzea eskatu du EH Bilduk

BBK Fundazioaren izendapenak egiteko araudia onartu baino lehen egin da eskaera

| 2019-06-20 13:00:00

BBK Banku Fundazioaren berriztapenaren aurrean, EH Bilduk gardentasuna eta aniztasuna bermatzea eskatu du.

“EH Bilduren ustez, BBK Fundazioaren berriztapen horretan ezinbesteko elementuak dira. Alde batetik, gardentasuna patronoak aukeratzeko orduan eta, bestetik, Bizkaian dagoen aniztasuna bermatzea”, adierazi Arantza Urkaregi EH Bilduko batzarkideak.

Esaterako, BBK Fundazioak, Eudelen bitartez, elkarlanean aritzen den udalei gonbidapena luzatuko diela. EH Bilduren ustez, gonbite hori Bizkaiko udal guztietara zabaldu beharko litzateke eta, horretaz gain, Batzar Nagusietara ere. “Bizkaiko legebiltzarra diren Batzar Nagusiei proposamenik egiten ez uztea ez da ulergarria”, azpimarratu du Urkaregik.

EH Bilduk, gainera, fundazioaren baitan Bizkaian dagoen aniztasuna bermatzea ezinbestekoa dela adierazi du.

“Patronoen izendapenaren inguruko adostasunik zabalena lortu behar da, inor baztertu gabe. Horrek ez du esan nahi ordezkariak alderdi politiko ezberdinekoak izan behar direnik, baizik eta patronoak izango diren eragile politiko ezberdinen adostasun ahalik eta handiena bildu behar dute”, esan du Urkaregik.

ALBISTEAK

Aldundiak 26 milioi euroko finantziazioa kentzea oso larritzat jotzen duten hainbat udalek

2020-05-14 14:48:00

Krisi soziosanitario baten erdian diru iturri nagusia murriztuko zaiela salatu dutela

EH Bildu Bizkaiak larritzat jo du sozietate zergan egindako %60ko murriztapena

2020-05-12 12:33:00

Ogasun diputatuari galdetuko dio ea zenbat diru geratuko den bildu barik erabaki horren ondorioz

Bizkaia Aurrera planarekin Aldundia krisi soziosanitarioaren arlo ekonomikora bakarrik mugatzen dela salatu du EH Bilduk

2020-04-29 16:21:00

Aldundiak gaur aurkeztu duen planak ez dio inolako aipamenik egiten gizarte arloari