Bizkaia

EH Bilduko 100 kide baino gehiago batu dira feminismoa eta euskararen inguruan hausnartzeko

Politika oinarritik lantzeko helburuarekin ekin dio lehen bi mintegi horiei

| 2019-11-16 11:12:00
Gaur goizean EH Bilduko ehun bat kide feminismoaren eta euskararen inguruko bi mintegitan parte hartu dute. Durangoko Pinondon egindako bileretan gai bi horien inguruan hausnartu dute EH Bilduko kideek. Era horretara, EH Bilduk behetik gora egindako politikaren aldeko apustua indartu nahi du. EH Bilduk argi dauka herri eta jendarteak demokratizatzeko ezinbestekoa da politika feministak garatzea beharrezkoa dela. Ezinbestekoa da eraldaketa sozialari feminismotik ekiteko estrategiak lantzea. Horretaz gain, gaur landu den bigarren mintegia euskararekin lotua egon da eta bere erabilerarekin udalerri ezberdinetan.

EH Bilduren ustez, BBK Fundazioaren Patronatuaren berritzearekin aukera bat galdu da gizartearen aniztasuna bermatzeko

Egindako berriztapena gizarte ekintza sustatzeko oztopo bat izango da

| 2019-11-15 13:16:00

BBK Banku Fundazioaren Patronatuaren berritzearen aurrean, EH Bilduk prozesuaren gardentasun eza eta aniztasun falta salatu du.

Arantza Urkaregi batzarkideak azpimarratu duenez, “prozesuan ez da gardentasuna ezta aniztasuna bermatu. Ez da inon argitaratu nortzuk izan diren hautagaiak, zein elkarte edo erakundek hartu duen parte aukeraketan ez zeren arabera aukeratu diren patronoak”.

Urkaregiren ustez, prozesuak ez du izan inolako gardentasunik eta ez du Bizkaiko gizartearen aniztasuna bermatzen. “Patronatu berrian ez daude ordezkatuta Bizkaian dauden sentsibilitate guztiak. EAJ, PSE eta PPrenak bai, baina EH Bildu edo Podemos ordezkatu ditzaketenak kanpoan utzi dituzte. Beste herrialde batzuetan aniztasunaren alde egin den bitartean, Gipuzkoan adibidez, Bizkaian, gizartearen aniztasuna bermatzeko aukera galdu dugu”.

Patronatuarentzat Gizarte Ekintza ez da lehentasuna

Horretaz gain, aukeraketaren ondorioz eratutako Patronatuaren izaera zein den azpimarratu du Urkaregik. “Zortzi finantza aditu eta gizarte arloko hiru egon behar ziren. Hautatutakoen artean finantzakoak bai, baina ez daude gizarte arloko hiru adituak. Agerian geratzen da BBK Banku Fundazioaren jardueren lehentasuna inbertsioetan jarri nahi dutela eta ez gizarte ekintzan. Eta hori oso kezkagarria da”.

ALBISTEAK

Prekarietatearekin amaitzea, gazte eta emakumeei begira bereziki, lehentasuntzat izango duen gobernu bat osatzeko konpromisoa hartu du EH Bilduk

2020-06-26 17:11:00

Jasone Agirre EH Bilduko Bizkaiko zerrendaburuak esan duenez, uztailaren 12an hautatu behar da: edo EAJren eredua, prekarietatera kondenatzen gaituena, edo EH Bildurena, segurtasuna ematen duena. 33.000 lanpostu sortu, 1.200 euroko gutxieneko soldata ezarri eta alokairu publikoko 11.000 etxebizitza eskaintzeko plana azaldu du

EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek Bizkairako Berreraikuntza Mahaia sortzea eskatu dute

2020-06-11 11:15:00

Bea Ilardia: “Anbizio handiagoko plana behar da non zaintza edo mugikortasuna kontuan hartzen diren”

Ilardia: “Bizi dugun egoeran subflubialera dirua bideratuz eta Bizkaia Dorrerako inbertsioa handituz Aldundiak bere lehentasunak zeintzuk diren agerian utzi ditu”

2020-06-03 14:10:00

Aste honetan Bizkaia Dorrerako eta itsasadar azpiko tunelerako 20 milioi euro iragarri dira, enplegu planerako bost milioi bakarrik bideratu diren bitartean

EH Bilduk proposatutako planarekin 110 milioi euro berehala lortuko lirateke koronabirusaren ondorioei aurre egiteko

2020-05-29 12:55:00

Kopuru horretaz gain, epe ertainean diru gehiago lortzea ahalbidetuko duen plana aurkeztu du EH Bilduk Bizkaiko Batzar Nagusietan