Bizkaia

Glefaran enpresak sortutako arazoen aurrean kezkatuta agertu da EH Bildu eta irtenbide bat eskatu die instituzioei

Urtarrilaren 25erako deitutako manifestazioan parte hartuko dutela adierazi dute EH Bilduko ordezkariek

| 2020-01-17 13:52:00

Idoia Perezek eta Aitor Llanok, Gueñes eta Zallako EH Bilduko zinegotziak hurrenez hurren, Glefaran enpresak sortutako arazoekin kezkatuta agertu dira eta instituzioei irtenbide bat eskatu diote.

“Osasun publiko eta ingurugiro arazo baten aurrean gaude, baina baita ere eskualde osoari eragiten dion eredu arazo baten aurrean”, adierazi du Perezek eta gaineratu du urtarrilaren 25erako deitutako manifestazioan parte hartuko dutela.

 “Lehentasunezkoa da Enkarterriri irtenbideak ematea”, azpimarratu du EH Bilduko zinegotziak eta dei bat egin die instituzioei “inplikatutako agente guztiek enpresaren aktibitateren birmoldaketerako bideragarria den plana martxan jartzeko existitzen diren lanpostuak mantenduz eta berriak sortuko direla bermatuz”. Horretaz gain, eskualdea berpizteko plan erreal bat abian jartzea eskatu dute.

Urteetan eskualdeak jasandako eta egungo egoera salatu dute zinegotzi biek, eskualdean emandako deslokalizazioak, langabezi-tasa altua eta instituzioen utzikeria azpimarratuz.

Ekimenak Batzar Nagusietan

Beste alde batetik, Raul Mendez EH Bilduko batzarkideak aipatu du Ainara Basurko Ekonomi Sustapen Diputatu andrearen batzorderatzea eskatu dela 2018-2019 Enkarterriko Plan Pizgarriaren ebaluazio txostenaren emaitzen berri emateko.

Petronor enpresan dauden kontrol gabeziak salatu ditu EH Bilduk

Elementu kutsakorren gaineko kontrol gabeziak salatu ditu Ingurugiro Sailean eta, horretaz gain, hainbat galdera aurkeztu ditu Abanto eta Muskizeko udaletan

| 2020-01-16 12:58:00

Mikel Otero EH Bilduko legebiltzarkideak Petronor enpresaren gaineko kontrol gabeziak salatu ditu.

Asier Iza Muskizko zinegotzia eta Gentzane Carrion Abantoko zinegotziarekin batera, enpresaren segurtasunari eragiten dioten zenbait gabezi daudela salatu ditu Oterok.

“Kanpo emergentzia plana iraungita dago. Azken Ingurumen Bateratuan eskatzen zitzaion haizea aztertzeko estazioetan hainbat gai kimikoren kontrola egin behar zela. Urtebete beranduago kontrol hori ez da egiten. Jaurlaritzak Petronorrenganako exijentzia maila asko handitu behar du”, salatu du Oterok.

Ekimenak Muskiz eta Abantoko udaletan

Egoera horren aurrean Abanto eta Muskizko zinegotziek hainbat galdera egin dituzte haien udaletan.

EH Bilduk argitu nahi udalek egoeraren jakitun diren edo enpresak nolabaiteko azalpenik eman ote duen. Horretaz gain, argitu nahi da ea enpresari espedienteren bat egin ote zaion.

ALBISTEAK

Prekarietatearekin amaitzea, gazte eta emakumeei begira bereziki, lehentasuntzat izango duen gobernu bat osatzeko konpromisoa hartu du EH Bilduk

2020-06-26 17:11:00

Jasone Agirre EH Bilduko Bizkaiko zerrendaburuak esan duenez, uztailaren 12an hautatu behar da: edo EAJren eredua, prekarietatera kondenatzen gaituena, edo EH Bildurena, segurtasuna ematen duena. 33.000 lanpostu sortu, 1.200 euroko gutxieneko soldata ezarri eta alokairu publikoko 11.000 etxebizitza eskaintzeko plana azaldu du

EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek Bizkairako Berreraikuntza Mahaia sortzea eskatu dute

2020-06-11 11:15:00

Bea Ilardia: “Anbizio handiagoko plana behar da non zaintza edo mugikortasuna kontuan hartzen diren”

Ilardia: “Bizi dugun egoeran subflubialera dirua bideratuz eta Bizkaia Dorrerako inbertsioa handituz Aldundiak bere lehentasunak zeintzuk diren agerian utzi ditu”

2020-06-03 14:10:00

Aste honetan Bizkaia Dorrerako eta itsasadar azpiko tunelerako 20 milioi euro iragarri dira, enplegu planerako bost milioi bakarrik bideratu diren bitartean

EH Bilduk proposatutako planarekin 110 milioi euro berehala lortuko lirateke koronabirusaren ondorioei aurre egiteko

2020-05-29 12:55:00

Kopuru horretaz gain, epe ertainean diru gehiago lortzea ahalbidetuko duen plana aurkeztu du EH Bilduk Bizkaiko Batzar Nagusietan