AKTUALITATEA


| 2020-01-22 11:55:00

Bizkaiko Batzar Nagusietan EH Bilduren proposamena onartu du eta kustodia aferetan Guraso Alienazioaren Sindromea ez erabiltzeko neurriak adostu dira.

Bea Ilardia EH Bilduren bozeramaileak azpimarratu duenez, “gure helburua da Aldundiak zaintzarik ez kentzea amaren ustezko instrumentalizazio batean oinarrituz. Gaur adostutako neurriak bide horretan doaz eta hori oso positiboa da, kontuan izanda arazoak daukan garrantzia”.

Adostutakoaren arabera, haur-zerbitzuko profesionalen lana indartu eta haurren sexu-abusuaren eta indarkeria matxistaren arloko etengabeko prestakuntza eskainiko da, gurasoen arteko banaketan, BALORA tresnan agertzen den instrumentalizazio itemaren ondorioak aztertuko dira eta, azkenik, haurren sexu-abusuaren arloan eskaintzen den erantzun-sistemari buruzko hausnarketa bat egitea adostu da.

EH Bilduren proposamena, Gobernuarekin eta Elkarrekin Bizkaiarekin adostua izan dena, talde guztien babesa jaso du.