AKTUALITATEA


| 2020-01-21 11:44:00

EH Bilduk bi proposamen zehatz egingo ditu urtarrileko Batzar Nagusien Osoko Bilkuran. Horien helburua da Aldundiaren Umeen Zerbitzua eta Indarkeria Matxistaren Behatokiaren zerbitzua hobetzea.

 

Alde batetik, Aldundiaren Umeen Zerbitzuak adingabekoen manipulazioan eta instrumentalizioan oinarrituz zaintzarik ez kentzea bilatzen da. Bide horretan, eta lehen urrats bezala, EH Bilduk proposatu du langileei zuzendutako etengabeko prestakuntza espezifikoa eskaintzea, bai indarkeria matxistaren arloan eta umeen sexu abusuan. Jaurlaritzari, berriz, Emakunde eta gaian adituak diren eragileekin batera, BALORA programan dagoen “instrumentalizazioa gurasoen arteko gatazketan” delako itema berraztertzea.

 

Beste alde batetik, Indarkeria Matxistaren Behatokia hobetzeko proposamen zehatza egingo du EH Bilduk. Zerbitzuaren erabiltzaileen profila azkeneko urteetan izandako bilakaeraren aurrean (Larrialdi Harreraren erabiltzaileen %67 eta Laguntza Psikologikoan %24 atzerritarra da) zerbitzuaren pleguen eskakizun linguistikoeta euskara, gaztelera, ingelesa, frantsesa, arabiarra eta zeinuen hizkuntza jaso ditzan.

 

Horretaz gain, emakumeen aurkako indarkeria kasuen bolumenari eta ezaugarriei buruzko datuak erregistratzeko sistema homogeneoa ezar dezala, baliabideak egokitzeko beharra aztertu ahal izateko.