AKTUALITATEA


| 2019-10-24 14:08:00

Atzo Foru-Gobernuak argitaratutako Foru Dekretu Proiektuaren zirriborroaren aurrean, EH Bilduk salatu du proposatutako aldaketen gauzak bere horretan uzten dituztela.

Arantza Urkaregi batzarkideak azpimarratu duenez, “edukia berbera da. Aurkeztutako aldaketekin egin duten gauza bakarra da errenta irregularrak beste modu batera definitzea. Lehen errenta irregularrak zirenak orain erregimen berezi bezala definitzen dituzte. 300.000 euroko muga kentzeari eta inbertsio-funtsen bitartez lortutako etekinei dagozkien artikuluak kendu dituzte eta Foru Arauaren artikulu bezala aurkeztu”.

Urkaregik azpimarratu duenez, aldaketa horiekin inbertsio-funtsetako kudeatzaileen etekinen %50 salbuetsita egongo da mugarik. “Berriz ere gehien daukatenei mesede egiten dien neurri fiskal atzerakoi bat planteatzen dute. Eta, berriz ere, PSEk EAJk proposatutako neurri atzerakoi bat onartzen du, zerga-sistema progresibo baten alde egin beharrean”.  

Horretaz gain, EH Bilduko batzarkideak gogoratu du ekintzailetza eta ehun enpresariala erakartzeko bidea ez dela inbertsio-funtsen alde egitea. “Inbertsio-funtsen helburua diru gehien ateratzea da eta hori lortzean alde egitea. Orain dela gutxi Euskaltelekin argi ikusi dugu zein den inbertsio-funts hauen portaera”.