AKTUALITATEA


| 2024-04-14 17:06:00

Gaur Usansolon burututako ekitaldian, ongizatean, etxebizitzan eta zaintzan EH Bilduko proposatzen dituen neurriekin batera, “gure herri izaera” aldarrikatu du Ima Garrastatxuk. “Neurriak hartuko ditugu herri honen izaera bultzatzeko, hizkuntz politikan, nazio izaeraren aitortzan, neurriak hartuko ditugu lurraldeen arteko lankidetzan eta nola ez, neurriak hartuko ditugu herri honek behar duen estatus politiko berri baterako bidean”.

 

Hemen badakizue zer den estatus politiko berri bat eskuratzea. -gaineratu du Bizkaiko EH Biludren zerrendaburuak- Herri galdeketa baten bitartez, herri bat izatea lortu duzue. Zuen oraina eta etorkizuna erabakitzea lortu duzue. Zorionak Usansolo! Bidea ez da erreza izan, milaka oztopo topatu dituzue, baina hala ere aurrera egin duzue. Elkarren artean batuz, akordioetara helduz eta gehiengo zabal bat eratuz. Hori da bidea. Eta hori de EH Bilduren eredua”.

 

Ima Garrastatxuren esanetan, “gobernatzen dugun tokietan argi uzten dugu: anbizioa badago, gogoa badago, gauzak beste era batera egin daitezke. Politika, herritarrekin batera egin daiteke, eskutik emanda, herritarron bizitzak hobetzeko. Horregatik gara lehen indar munizipalista. Ez daukagu presarik baina ez zaigu anbiziorik falta”.

 

Bizkaiko EH Bilduren bozeramailea eta hauteskunde hauetako zerrendakidea dem Iker Casanovak “leihoak irekitzeko eta haize freskoa sartzeko” ordua dela esan du.

 

Irtenbideak proposatzeko eta elkarguneak bilatzeko unea da-gaineratu du Casanovak elkarrekin herri proiektu partekatu bat eraiki ahal izateko. Aldaketa nahi dutenen topagunea izan nahi du EH Bilduk, politika egiteko modu berri bat. Ilusionagarria eta itxaropentsua”.