Bizkaia

Albisteak

Ilardia: “Bizi dugun egoeran subflubialera dirua bideratuz eta Bizkaia Dorrerako inbertsioa handituz Aldundiak bere lehentasunak zeintzuk diren agerian utzi ditu”


Aste honetan Bizkaia Dorrerako eta itsasadar azpiko tunelerako 20 milioi euro iragarri dira, enplegu planerako bost milioi bakarrik bideratu diren bitartean

| 2020-06-03 14:10:00

Lamiakoko subflubialeko proiekturako 8,9 milioi euroko jarriko dituela jakinarazi du Aldundiak. Erabaki horren aurrean EH Bildu Bizkaia azpimarratu du, beste behin ere, krisi soziosanitario baten erdian Aldundiaren lehentasunak zeintzuk diren.

“Aste honetan Aldundiak iragarri du Bizkaiko Dorrerako 11 milioi euro gehiago bideratuko dituela eta subflubialaren lanekin hasteko ia 9 milioi euro ordainduko dituela. Bien bitartean, gaur aurkeztutako enplegu planak 5 milioi izango ditu. Horrek agerian uzten du une honetan zeintzuk diren Aldundiaren lehentasunak”, adierazi du Bea Ilardia EH Bildu Bizkaiko bozeramaileak.

Lehentasunak berraztertzeko beharra

EH Bilduk beste behin eskatzen du Aldundiak urte honetarako inbertsioak berraztertu ditzala eta azpiegitura eta ekitaldi handien aldeko politika berplanteatzea.

Horretarako EH Bilduk 10 arlotan eragiten duen emergentzia plana aurkeztu du aste honetan. Plan horren arabera, Aldundiak herritarren beharrizanei erantzuteko 110 milioi euro lortuko lituzke berehala eta, epe ertainean, askoz ere baliabide gehiago izateko aukera izango luke.

“Garai berri honetan ezin dira aplikatu errezeta zaharrak. Egoera goitik behera aldatu da eta lehentasunak ere aldatu behar dira”, esan du Ilardiak.