AKTUALITATEA


| 2019-10-08 14:23:00

Iker Casanova EH Bilduko legebiltzarkidea eta Imanol Eguskiza Erandioko zinegotzia Cables y Alambres enpresan izan dira gaur. Bertan enpresaren itxieragatik kalean geratzekotan diren langileei babesa adierazi die eta instituzioei deia egin die itxiera saihestu dezaten.

 

“Argi dago Jaurlaritzak ez daukala krisian dauden enpresak laguntzeko estrategia bat. Beti dira langileak laguntza eske aritu behar direnak. Protokolo integral bat eskatzen dugu krisian dauden enpresak artatzeko. Jaurlaritzak aholkularitza eman dezake, Jaurlaritzak inbertsore bat bilatzen lagundu dezake”, adierazi du Casanovak eta azpimarratu du “enpresak erakartzeaz gain instituzioak bertan daudenak mantentzeaz arduratu behar direla”.

 

Eguskizak, bere aldetik, Erandioko udalari eskatu dio enpresa ez ixteko beharrezko lanak egitea. “Lurrei dagokienez, Vicinayri argi utzi beharko lioke orube horren lurrak ez direla berkalifikatuko eta ez duela inolako irabazirik lortuko itxierarekin”.

 

Azkenik, EH Bilduk deia luzatu du datorren urriaren hamaikarako langileek deitutako mobilizazioan parte hartzera.