AKTUALITATEA


| 2019-09-23 14:00:00

EH Bilduk Aldundiak sail bakoitzeko lan ildoak ez aurkeztu izana salatu du. Izan ere, Unai Rementeria Ahaldun nagusia izendatu eta hiru hilabetera, Aldundiak ez du zehaztu sail bakoitzaren taldeak nortzuk osatuko duten ezta zeintzuk diren bakoitzaren helburu nagusiak.

Hiru hilabete denbora nahikoa izan da sail bakoitzaren lehentasunak zeintzuk izango diren aurkezteko dagokion instituzioan; hau da, Batzar Nagusietan. Kezkagarria da informazio hori gaur egun ez ezagutzea”, salatu du Bea Ilardia bozeramaileak.

Izan ere, EH Bilduk gogoratu duen bezala, gaur bertan Elena Unzueta Ingurune eta Jasangarritasun diputatuak bere sailaren ildo nagusietako batzuk aurkeztu ditu modu publikoan.

Sail bakoitzaren lan ildoak Batzar Nagusietan ezagutu baino lehen komunikabideei begira aurkeztea errespetu falta larri bat da”.

Sail ezberdinetako organigramak osatu gabe daude

Horretaz gain, EH Bilduk gogoratu du sail ezberdinek ez dituztela haien organigramak guztiz osatu. “Saileko organigramak eguneratu gabe daude oraindik. Rementeria aukeratu eta hiru hilabetera egoera hori ez ulergarria”.