Araba

Argantzongo Udalak desinfekzio lanei ekin die berriro

Kontsulta medikoak Trebiñun artatzen dira, beti ere aldez aurretik hitzordua eskatuta

| 2020-03-30 10:56:00

Argantzongo Udalak erabilera komuneko tokiak desinfektatzeko lanei ekin die berriro astelehen honetan. Joan den astelehenean hasi zituzten lan horiek, eta astean hiru egunetan egiten dituzte (astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan), eta udal langileen bitartez eramaten dituzte aurrera.

Neurri bat baino ez da. Joan den martxoaren 12an bere kirol eta kultur instalazioak itxi zituen udalerri. Ordutik, ludoteka, informatika gela, zentro sozio-kulturala, padel pista, gimnasioa, Siloko erabilera anitzeko gela eta erromesen aterpetxea itxita daude.

Argantzongo anbulategia ere itxita dago. Horren ordez, COVID19 birusarekin bateragarriak diren sintomak dituzten bizilagunek (sukarra, arnasteko zailtasuna …) 945 360 140 telefonora deitu eta Trebiñuko anbulatoriora joan behar dute, beti ere aldez aurretik hitzordua eskatuta.

Bestalde, Argantzongo Udalak herritarrei arreta telematikoa eskaintzen die 945.373.006 telefonoan eta udaletxea@lapuebladearganzon.es helbide elektronikoan. Bestalde, gizarte langileak pertsona ahulenak artatzen jarraitzen du 947.35.42.21 telefonoaren bidez.

Pablo Ortiz de Latierro herriko alkatearen esanetan, "lehen unetik hartu dira osasun agintariek gomendatutako neurriak, kutsatze kopurua handitu ez dadin". Era berean, "kutsatze horiei aurrea hartzeko gomendioak jarraitzera" animatu ditu bizilagunak.

 

 

Zalduondoko Udalak COVID-19ak eragindako osasun alerta egoerari erantzuteko elkartasun sarea bultzatu du

Dagoeneko 22 lagunek osatzen dute sare hau

| 2020-03-27 10:12:00

Zalduondoko Udalak COVID-19ak eragindako osasun alertak sor ditzakeen ondorioei erantzuteko asmoz, elkartasun sarea bultzatu du. Dagoeneko 22 lagunek osatzen dute sare herritar hori. Horren helburua da gaixorik dauden eta mugikortasun arazoak dituzten herritarrei laguntza ematea da. Batez ere, oinarrizko produktuak erostea (botikak, elikagaiak ...), urgentziazko konponketa txikiak egitea eta osasun aholku profesionalak ematea da sare horrek dituen helburuak. Edozein eskaera egiteko edo sarean parte hartzeko 945 31 45 34 telefonora deitu behar da. Kasu guztietan, osasun-neurriak bermatuko dira

 

“Jakin badakigu osasun alerta honek zalduondar guztion bizitzan eragin nabarmena izango duela eta, egoera zail honetan, elkartasuna ezinbestekoa dela. Era berean, gure ustez, instituzioen inplikazioa ezinbestekoa izan behar da eta horregatik bultzatu dugu sarea. Bertan laguntzeko prestutasuna erakutsi duten guztiei eskerrak eman nahi dizikiet”, esan du Gustavo Fernandez Villate Zalduondoko Alkateak.

 

Bestalde, gaur egin dira Zalduondon bigarren aldiz desinfekzio lanak udalerriko gune komunetan (edukiontziak...). Astean hirutan egingo dira desinfekzio  lan horiek goizeko 9etatik 10etara. Bitartean, Zalduondok kirol eta kultura jarduetarako udal instalazioak eta zentroak itxita dauden pasa den martxoaren 12tik. Udalak herritarren arreta modu telematikoan egiten du eta azpikontratatuta dituen zerbitzuei eutsi die nahiz eta zerbitzua bera ez eskaini.

 

ALBISTEAK

EH Bildu-k Foru Aldundiari eskatu dio malgutu ditzala FOFELen murrizketaren ondorioz, diru-bilketaren beherakadak eragindako soberako kobrantzak itzultzeko toki-erakundeei ezarritako baldintzak

2020-07-07 09:16:00

Javier Argote: "Ramiro Gonzalezen gobernuak toki-erakundeei atzeratzeko eta zatikatzeko formulak ahalbidetu behar dizkie, FOFEL bidez kobratzen duten dirua itzultzeko, krisitik ateratzeko baliabideak hobeto kudeatu ahal izateko"

Mikel Otero: "Aldaketa ezkerretik etorri behar da, jasangarritasunean eta justizia sozialean oinarrituta, eta hori bermatzen duen indar bakarra EH Bildu da"

2020-07-04 12:00:00

EH Bilduk konpromisoa agertu du kalitatezko enpleguarekin, gure adinekoentzako pentsio duinaren alde, gure zerbitzu publikoak berreskuratu eta prestigiatzeko, eta larrialdi klimatikoaren erronkari erantzun bat emateko.

EH Bilduk egoitza publiko eta txikien eredua eta langileen lan baldintza duinak aldarrikatu ditu

2020-07-03 10:51:00

Mikel Otero: "Etorkizun hobe bati ateak irekitzeko, faxismoa behin betiko baztertzeko, XXI. mendeko erronka handiei aurre egiteko, ingurumen politika eraldatzailea garatzeko, ezkerreko botoa, boto ekologista, boto feminista, langileen botoa, boto eraldatzailea EH Bildun batu behar da"

Mikel Otero: “Uztailaren 12an boto jasangarri eraginkor bakarra EH Bildurena da”

2020-07-02 10:56:00

EH Bilduko Arabako zerrendaburuak gaur arratsaldean Salburuan aldarrikatuko du EH Bildu dela ezkerreko alternatiba sinesgarri baten buru izateko gai den indar bakarra, pertsonak politiken erdigunean jartzeko proposamen zehatzak dituena.