Araba

ASPARRENAK EGUNEKO ARRETARKO LANDA ZENTROAREN ZERBITZUA EGOKITU DU OSASUN KRISIAREN EGOERARA

Laguntza eta eguneko hamabi otorduak ematen jarraituko du erabiltzaileen etxeetan, beti ere saihestuz adineko pertsonek birusa kutsatzeko arriskua.

| 2020-03-13 11:18:00

Ostegunean Asparrenak itxi egin zituen, aldi baterako eta beste abisu bat eman arte, kultura, gizarte, kirol- eta/edo hezkuntza-arloko edozein motatako talde jarduerak egiten diren udal instalazioak eta zerbitzuak, COVID – 19 (koronavirusa) kutsatzearen ondoriozko hedapena saihesteko prebentzio neurri gisa.

Ostegunean hartutako neurriei beste erabaki bat gehitu behar zaie, udalerriko Eguneko Arretarako Landa Zentroaren zerbitzua osasun krisiak sortutako egoera berrira egokitzeko. Helburua da zerbitzu hau erabiltzen duten pertsonei beren etxeetan gizarte-laguntza eta eguneko hamabi otorduak eskaintzen jarraitzea, horrela, bereziki kaltebera den kolektibo batean, hau da, adinekoen kolektiboan, birusa kutsatzeko arriskuak saihestuz.

Txelo Auzmendi alkateak adierazi duenez, "erabiltzaileei jakinarazi diegu ezin izango direla zentrora joan, ohi bezala, baina zerbitzuak edo gutxieneko zerbitzuek aurrera jarraitzen dutela. Hau da, langileak bere ohiko ordutegian jarraitzen du, balizko beharrei erantzuteko, eta janaria ziurtatuta daukate. Landa zentrora bere bila joatea edo eramatea aukeratu ahalko dute. Azken finean, erabiltzaileak izaten jarraitzen dute, egoerari egokitutako prebentzio-beharrari arreta egokia eman behar diegu”

Bestalde, liburutegiak ere ateak itxi dituen arren, mailegu indibidualizatuari eutsi diote, etxean geratuko diren pertsona horiei guztiei irakurketa errazteko.

 

EH Bildu-k Aldundiak prestazio eta zerbitzuen zorroaren maparen eskumenak bere gain har ditzala eskatu du

Claudia Venceslao: "Bada garaia Gizarte Zerbitzuak serio hartzeko eta inor atzean geratu ez dela bermatzeko" | Rocio Vitero: "Gure legeak aplikatzea eta gauzatzea beharrezkoa da aurrera egiten jarraitzeko"

| 2020-03-12 11:16:00

Gasteizko eta Arabako EH Bilduk agerraldia egin dute elkarrekin, aldundiari prestazio eta zerbitzuen zorroaren maparen eskumenak bere gain har ditzan eskatzeko.

Rocio Viterok salatu du EAJk eta PSEk bost urte daramatzatela zaintza den balio publikoa urratzen. Zinegotziak deitoratu du azken urteotan ikusten ari direla gizarte zerbitzuek ez dietela pertsonen beharrei erantzuten, eta duela urte batzuk aitzindaria eta berritzailea izan zen sistema bat jada ez dela hala, udal eta foru gobernuen apustu hutsagatik.

Zentzu horretan, EH Bilduk gizarte zerbitzuen sistema berri baten aldeko apustua egiten du, baina horretarako beharrezkotzat jotzen du legeek eskatzen dutena finkatzea eta betetzea. "Gure legeak aplikatzea eta gauzatzea beharrezkoa da aurrera egiten jarraitzeko", adierazi du Rocio Vitero zinegotziak. Horretarako, EH Bilduk mozio bat erregistratu du ostegun honetan, bai Udalean, baita Batzar Nagusietan ere, Zorroari buruzko Dekretua bete dadin eta Gizarte Zerbitzuetarako sarbidea bermatu dadin eskatzeko.

Gainera, Gasteizko Udalak gizarte-zerbitzuen estaldurari dagokionez duen izaera subsidiarioa ezagututa, EH Bildu-k beharrezkotzat jo du Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeari eskaera bat egitea gaur egun bere gain hartzen ez dituen eskumenak bere gain hartzeko.

"Arabako Gizarte Zerbitzuek ezin dute gehiago itxaron"

Claudia Venceslao batzarkideak gogorarazi duenez, 2015ean lankidetzarako esparru-hitzarmen bat sinatu zen Udalaren eta Aldundiaren artean, lankidetza-hitzarmen horren bi berritzerekin. Aurtengo abenduaren 31n akordio hau amaituko da.

Horregatik, Venceslaok salatu du Foru Aldundiak denbora nahikoa izan duela urteotan bere eskumenak bere gain hartzeko eta 2008an onartutako Gizarte Zerbitzuen Kartera eta Mapa martxan jartzeko. Hori dela eta, Gizarte Zerbitzuen Foru Departamentuak araudi hori bete eta bere erantzukizuna bere gain har dezala exijitu du.

Amaitzeko, Venceslaok esparru hitzarmen horren berritzerik ez egotea exijitu du: "Aldundiak ez ditu bere gain hartu 2017an martxan jartzea edo zabaltzea helburu zuten zenbait baliabide. Gizarte Zerbitzuak serio hartzeko eta inor ez dela atzean geratuko bermatzeko garaia iritsi da".

 

ALBISTEAK

Toki erakundeen finantzazioan inposatu nahi duten %25eko murrizketa zorrotza arintzeko formula bat proposatuko dio EH Bildu Arabak Foru Gobernuari

2020-05-25 11:47:00

Arabako Finantza eta Toki Administrazio Lurraldeko Kontseiluan planteatuko du salbuespen gisa beherakada hori datozen urteotan banatu ahal izateko aukera, beti ere modu adostuan eta borondatez

Eudelek diru bilketaren beherakadak toki ogasunetan izango dituen ondorioak arintzeko formulei buruz eztabaidatzeari uko egin dio

2020-05-22 09:39:00

Gehienek ontzat jo dute, Arabako Foru Aldundiak Toki Erakundeen finantzazioa ia %25a murrizteko egindako planteamendua, baina EH Bilduren ustez egon badaude beste aukerak

Añanako nekazaritzako ibilgailuei IAT pasatzea erraztea eskatu du EH Bilduk

2020-05-21 11:00:00

Alde bakarretik, oraingo honetan egun, ordu eta leku bakarra eskaini da nekazaritzako ibilgailu guztiak ikuskatzeko.

EH Bildu-k Aldundiari exijitu dio atzeraeraginezko izaerarekin ordain diezaiela Familia Inguruneko Zaintzarako Prestazio Ekonomikoa eguneko zentroen itxierak kaltetutako pertsonei

2020-05-21 07:53:00

Claudia Venceslao: "Aldundia Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko gizarte-langileekin koordinatu behar da. Modu honetan, pertsona kaltetuak Etxeko Laguntza Zerbitzuan sartzen laguntzea baliatuko litzateke"