Araba

EH Bildu-k Arroiabeko bus-geltokiaren aferari aurre egiteko exijitu dio Foru Gobernuari

Iñaki Ullibarri: "Kontzejuen autonomia defendatzen dugu, baina arazo honi Foru Gobernuak ere aurre egin behar dio”

| 2019-11-18 10:27:00

EH Bildu-k hala eskatuta, Bide Azpiegituretako eta Mugikortasuneko foru diputatuak agerraldia egin du astelehen honetan Bide Azpiegituretako eta Mugikortasuneko Batzordean, Arroiabe herriko autobus geltokien egoera azal dezan.

Iñaki Ullibarri batzarkideak salatu duenez, egoera “oso arriskutsua” da eta lege-hauste ugari ematen dira egunero. Martxoan, aurreko legealdian, gaiaren inguruan hitz egin zen eta bazirudien Diputazioa prest zegoela egoera konpontzeko. Hala ere, legealdi berria martxan dagoenetik, ez da inolako aurrerapenik eman.

EH Bildu-k gogoratu duenez, PESA enpresak kudeatzen duen Eibar-Gasteiz ibilbidean dago arazoa. “Autobusa errepide erdian gelditzen da; bidaiariak beste aldean daude eta txoferrak keinu bat egiten die errepidea gurutzatzeko eta autobusera igotzeko. Eta hau, gutxienez, egunean birritan gertatzen da”. Zentzu honetan, herritarren eskaerak ekarri ditu gogora Ullibarrik: herritarrek geltoki berri bat egitea planteatzen dute, herriarena den lursail  batean.

Diputatuak, ordea, beste leku batera begiratzea erabaki du eta kontzejuen esku utzi du erabakia. “Kontzejuen autonomia defendatzen dugu, baina arazo honi, larria den heinean, Foru Gobernuak ere aurre egin behar dio”, ondorioztatu du Ullibarrik.

Arabako 20 udalerritako EH Bilduko ordezkariak bildu dira gaur politika feministetan sakontzeko

Trebakuntza saio gehiago burutuko dira datozen asteotan hainbat arlo jorratzeko

| 2019-11-14 18:23:00

Arabako 20 udalerrietako ordezkariak bildu dira gaur Gasteizen politika feministetan sakontzeko. Behin azken hauteskunde zikloa amaituta, EH Bildu datozen urteotako estrategiak lantzen hasi da udalerriz udalerri. Politikagintza oinarritik lantzeko kultura abiapuntua izanda, herrietatik eta herritarrekin batera jorratu nahi ditu EH Bilduk estrategikoak diren ildoak. Horietako bat da feminismoa eta hori da, hain zuzen, gaurko mintegian hizpidea izan dute gaia. “Gure herri eta jendarteak demokratizatzeko ezinbestekoa da politika feministak garatzea eta, nola ez, ezinbestekoa dugun eraldaketa sozial horri feminismotik ekiteko estrategiak behar ditugu eta horiek lantzen ari gara gaur”, azaldu du Monika Plazaolak, EH Bilduko Politika Feministaren arduradunak.

Ez da ordea mintegi bakarra izango. Izan ere, datozen aste eta hilabeteotan bestelako mintegiak ere antolatuko dira, horien artean, larrialdi klimatikoari aurre egiteko estrategia edota euskara. “Udalak dira herritarrengandik gertuen dauden erakundeak eta bertan ditugun eskumenetatik abiatuta, gure herrietako bizitzak hobetzeko neurriak lantzeko konpromisoa dugu”, azaldu du Ruth Ibisatek, EH Bilduko Udalgintza arduradunak Araban.

Baina herrietako eragile eta herritarrekin batera jarduteko konpromiso irmoa du EH Bilduk gainera eta hori dela eta, datozen hilabeteotan, herriz herri eta gure hautetsi zein militanteekin batera, maila lokalean, udalgintzatik landu beharreko gaien ildo estrategikoak modu kolektiboan eraikitzen jarraituko du.

 

 

 

 

ALBISTEAK

EH Bildu-k Arabako Haranak ureztatzeko alternatibak bilatzeko, berregituratzeko eta eguneratzeko eskatu du

2020-02-19 09:16:00

ACUAES enpresa publikoak Barrongo urtegia eraikitzeari uko egin ostean, beste aukera batzuk aztertzeko eskatu du EH Bilduk, hala nola baltsak eraikitzea.

EH Bilduk Europako eta Ipar Euskal Herriko esperientziak aztertuko ditu Araban lehen sektorea bultzatzeko

2020-02-17 10:51:00

Araban bakarrik, 13 urtean 1.400 nekazaritza ustiategi eta 370 abeltzaintza ustiategi desagertu dira. Nekazaritza-politika berrien ondorioz, lehen sektoreak trantsizio agroekologikoak bultzatu beharko ditu. José Bovek eta Mixel Berhokoirigoinek sektorearekin dituzten esperientziak elkarbanatuko dituzte datozen egunetan Gasteizen.

21 umek hasiko dute hurrengo ikasturtea Barrundiako eskola txikian

2020-02-13 12:28:00

Horietako 15 Haur Hezkuntzan egongo dira eta beste 6ak Lehen Hezkuntzan