Araba

Iñaki Ruiz de Pinedo: “Apirilaren 28an, bizkarra eman diezaien gure hizkuntza ondarearekin amaitu nahi duten indar politikoei”

| 2019-04-09 08:47:00

Espainiar Estatuko hiru indar atzerakoiek, Vox, Cidadanos eta PP, arabar gizarteak, zorionez, aspaldi gaindituta dituen eztabaidetara eraman nahi dutela nabarmendu du EH Bilduk

Gasteiz. 2019-04-09. EH Bilduk datorren apirilaren 28an gure hizkuntza ondarerekin amaitu nahi duten indar politikei bizkarra emateko deia egin du. “Euskararen erabilera mugatu nahi duen inork ezin du inolaz ere Araba ordezkatu inongo foroan”, esan du EH Bilduko zerrendaburua Arabatik Madrilgo Kongresura Iñaki Ruiz de Pinedok.

Oihaneder euskararen etxearen aurrean egin ditu adierazpenak Korrika Araban sartu den egunean. Hori dela eta, euskarafobia duten indar politikoei uko egiteaz gain, Korrian parte hartzeko deia egin du EH Bilduk. “Apirilaren 9n, 10ean eta 14an, bereziki azken honetan Korrika Gasteizen amaitzen delarik, animatu nahi ditugu arabarrek modu masiboan Korrikan parte hartu dezan herritar guztien hizkuntza eskubideak defendatu eta euskararen ikasketa eta erabilera sustatzeko”, esan du Ruiz de Pinedok.

Kongresurako Arabako zerrendaburuak gizarteak erabat gaindituta dituen eztabaidak piztu izana leporatu die. Espainiar Estatuko hiru indar atzerakoiek, Vox, Cidadanos eta PP, arabar gizarteak, zorionez, aspaldi gaindituta dituen eztabaidetara eraman nahi gaituzte. Arabar gizarteak bere helburuak herritar guztien hizkuntza eskubideak bermatzean eta euskararen ikasketaren doakotasunean jarrita dituenean, kontra erreformaren ordezkariak entzuten ditugu NODOaren garaiko proposamenak eginez. Euskararen erabilera arautuko duen estatu mailako legearen proposamena kasu”, nabarmendu du.

Gaur, Iñaki Ruiz de Pinedo, EH Bilduko beste ordezkariekin batera, EH Bildu Arabako kilometroan egongo da, arratsaldeko 7ak aldera Bastidan.

EH Bilduk etxez etxeko laguntza zerbitzuaren kudeaketa bere gain hartzearen eta oinarrizko zerbitzu sozialak indartzearen aldeko apustua egin du Asparrenan

| 2019-04-07 18:49:00

EH Bilduk Asparrenako Udalerako hautagaitza aurkeztu du gaur. Zerrendaburua egungo alkatea Txelo Auzmendi da eta berarekin batera, gaur egungo udal gobernukideak diren Inma Albizu eta Gotzon Lopategik jarraitzeaz gain, Dani Sanchez, Tere Zufiaur, Conchi Fernandez, Aitziber Martinez de Ilarduya, Joseba Almiñana, Javi Saenz, Eva Garcia de Albeniz, Saioa Urteaga eta Javi Samaniegok osatzen dute zerrenda. Aurkezpen ekitaldian legealdiaren balantze bat egiteaz gain, hurrengo legealdirako proposamenak azaldu ditu. Auzmendik arreta berezia eskaini dio zerbitzu sozialen atalari eta arlo horretan hainbat proposamen egin ditu: etxez etxeko laguntza zerbitzuaren kudeaketa Udalaren esku uztea, oinarrizko zerbitzu sozialak indartzea, 12-21 urte bitarteko gazteentzako esku-hartze komunitarioaren programa bat abian jartzea eta eguneko arretarako landa zentro berri bat egitea Barrundia, Zalduondo eta Donemiliagako udalerriekin batera.

Horrez gain, EH Bildu Asparrenak polikiroldegi zaharra zaharberritzea proposatzen du kirol eta kultura jardueratarako. “Frontoiak zuen eremu handian trinkete bat egingo dugu, rokodromo bat, jolasleku eta gazteleku bat, aterpe bat eta talde zein elkarteentzako lekuak –horrela eskatuz gero- baita Alipendi ikustera joaten direnentzako aterpe bat” zehaztu du Auzmendik. Era berean, eskola publikoaren eraikinaren isolamendu termikoaren erreforma, industria poligonorako sarbide berriak eta araztegian eguzki panelak jartzea planteatu ditu.

Asparrenako alkateak amaitzear dagoen legealdiaren balantze labur bat egin du eta hiru kontu nabarmendu ditu: adostasunetara heltzeko gaitasuna, udalerriko partehartzearen bultzada eta udalerria osatzen duten toki erakundeekin elkarlan estua. Energia-eraginkortasunean egindako lana balioan jarri du eta Abiadura Handiko Trenaren aurka azaldu da berriz.

Azkenik, kudeaketa ekonomikoa aipatu du “inbertsio garrantzitsuak egin direlako – futbol zelaia eta ingurua, argiteriaren aldaketa, Andra Mari kalea, igerilekuetan konponketak, polikiroldegi berria, zinea, erabilera anitzeko aretoa…- eguneko lanak ahaztu gabe eta, batez ere, zorra erabili gabe”. Horri esker, Asparrenak etorkizuneko proiektuei aurre egiteko soberakina du.

ALBISTEAK

Frankismoaren biktimentzako egia, justizia eta erreparazioa aldarrikatuko ditugu berriz datorren uztailaren 18an

2019-07-12 09:38:00

Estatu kolpearen 83. urtemugan Podemos, Ezker Anitza eta Equo-rekin batera omenaldi bat eta kontzentrazio bat antolatu ditugu

Horno de Tuesta itxieraren atzean ezkutuko lekualdatzea gertatu delako susmoa du EH Bilduk

2019-07-10 10:50:00

Euskal instituzioetatik jasotako laguntzen inguruko informazioa eskatu du

EH Bilduk politika progresistak bultzatzeko konpromisoa hartu du datozen lau urtetarako

2019-07-04 10:56:00

Kike Fdez de Pinedo: Arabak aldaketak behar ditu, lurraldeak eraldaketa behar du, hain zuzen ere Araba hobeagoa eta justuagoa posible dela uste dugulako eta horretarako bestelako gehiengoak osatu daitezke

EH Bilduk Iruraiz-Gaunako Udala gobernurako elkarlana eskaini dio EAJri

2019-07-02 11:57:00

Hamaika herrik osatzen duen udalerri honetan boto bakarraren aldea egon zen aurreko hauteskundeetan EAJ eta EH Bilduren artean eta EH Bilduk Udala eta Kontzejuen harremanetarako batzordea osatzea planteatu du besteak beste.