Araba

Gaur premiaz onartu diren zerga aldaketen aurka azaldu da EH Bildu

Ceuta eta Melilla jokoari dagokionez zerga paradisu bihurtzea babestuko du Arabak aldaketa horrekin

| 2019-09-06 10:29:00

Gaur premiaz onartu diren zerga aldaketen aurka azaldu da EH Bildu. Araudi eta Barne-Gobernu batzordea bildu da gaur Batzar Nagusietan, hau da, bilkuren arteko epean biltzen den batzordea, zerga premiazko araugintzako dekretu bat baliozteko. Izan ere, horietako zerga aldaketa batzuk duela bost urte onartutako araudian oinarritzen dira. “Bidezkoa da formula baina urgentziak ez du lekurik duela bost urte onartutako araudian oinarritzen direlako eta denbora luze horretan Foru Gobernuak ez duelako ezer egin. Aldaketa horiek duela hilabete batzuk sartu ziren indarrean beste foru lurraldeetan”, azaldu du EH Bilduko batzarkidea Nerea Martinez Cerrillok.

 

EH Bilduk begi onez ikusten ditu sartutako hainbat aldaketa, horien artean, Kultura BEZaren jaitsiera %21etik %10era edo eguzkiari ezarritako zerga, baina gogor kritikatu ditu Joko Jardueraren gaineko zergan egindako aldaketak. EH Bilduren ustez Arabak aldaketa horrekin Ceuta eta Melilla jokoari dagokionez zerga paradisu bihurtzea babestuko du. Orain, Arabako Ogasunak %50a jaitsiko die bi hiri autonomoetan erroldatuta dauden enpresetatik jasotako joko, zozketa eta lehiaketen etekinei.

 

Araban legealdiaren amaieran garapen lankidetzarako aurrekontuaren %0,7ko helburua betetzeko igoera progresibo bat proposatu du EH Bilduk

Manu Rezola: “gaur egun, Arabako Foru Aldundiak ez du betetzen inondik inora araudia eta soilik aurrekontuaren %0,31a zuzentzen du garapenerako bidean dauden herrialdeak laguntzeko”

| 2019-09-05 10:37:00

Araban legealdiaren amaieran, hau da 2023an, araudia bete eta garapen lankidetzarako aurrekontuaren %0,7ko helburua betetzeko igoera progresibo bat proposatu du EH Bilduk. Horrela adierazi du gaur bertan erroldatu duen mozio batean eta, bertan, Euskadiko GGKEen koordinakundearen eskarari erantzun dio EH Bilduk. Baina gaur egun, Arabako Foru Aldundia kantitate horretatik oso urrun dago. 1970ean ezarri zuen kopuru hori NEBetako Batzar Orokorrak eta Garapenerako Euskal Legeak ere jasotzen du. Hala ere, 2019an foru aurrekontuek %0,31a baino ez dute zuzendu horretarako.

 

EH Bilduko batzarkidea Manu Rezolak aipatu duen bezala, Arabako Foru Aldundiak duela hamarraldi bat baino gutxiago zuzentzen du. 2008an garapen lankidetzan %0.65 inbertitzen bazuen, orain soilik %0,31a gastatzen du. “Urtez urte %0,11a igoz gero 2023an %0,7a lortuko dugu eta orain inbertitzen diren 1,5 milioi euroen aurrean, 4,2 milioi euro lortuko dira”, zehaztu du.

 

Izan ere, Mediterraneon eta Amerikako Estatu Batuetako mugan bizi ari garen krisi humanitarioak agerian utzi dute garapenerako bidean dauden herrialdeek soluzio iraunkor bat behar dutela euren herritarrei bizitza duinak eskaintzeko. “Eginbehar horretan ezinbestekoa izango da lehen mundutik egiten dugun ekarpena heldu delako garaia mendeetan egin diegun espoliazioa itzultzeko”, esan du Rezolak.

 

ALBISTEAK

Ruiz de Pinedo: “Vox eta bere bazkideek egindako ilegalizazio mehatxuei erantzuteko aukera daukate euskal herritarrek igandean”

2019-11-08 17:26:00

EH Bilduko Arabako zerrendaburuaren esanetan, “Vox ari da Espainiako eskuinen orkestra zuzentzen eta subiranisten batasunak bakarrik ken diezaioke batuta, Euskal Herriko eta Kataluniako herritarren esku uzteko”.

Iñaki Ruiz de Pinedo: “Batzen duen ezkerra gara; are gehiago, Araba ezagutzen dugu eta, gauden lekuan gaudela, herri honen eta pertsonen eskubideak defendatuko ditugu beti”

2019-11-07 17:33:00

Mikel Otero parlamentariak Espainiako eskuin hirukoitza geldiarazteko beharra goraipatu du, berriro ere, igande honetan, horien eserleku kopurua hutsean utzita.

Iñaki Ruiz de Pinedo: “PPk ez du oraindik argitu VOXekin akordioetara iritsiko den edo ez”

2019-11-06 17:45:00

Arabako hautagaiak defenedatu du, Sanchezek demokrazia defendatzea erabakitzen badu, EH Bildu entzuteko prest egongo dela, baina VOXen kideen bidea aukeratzen badu, "aurrean” izango dituela.

Iñaki Ruiz de Pinedo: “Gure helburua da modu legal, aske eta demokratikoan bozkatzea gure etorkizuna aukeratzeko, baina, hori Espainian kartzelarekin eta errepresioarekin ordaintzen da”

2019-11-05 20:01:00

Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak adierazi du Frankismoarekin amaitzeko gai den bakarra subiranisten arteko elkarlana dela