Araba

EH Bildu Iruña Okak alkatearen dimisioa eskatu du

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren epaiaren ostean Udalak ordaindu beharreko 850.000 euroak berreskuratzeko beharrezkoak diren mekanismoak jartzea eskatu du

| 2020-01-09 11:45:00

EH Bilduk Javier Martinez Iruña Okako alkatearen dimisioa eskatu du gaur, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren epai batek 820.000 euro ordaintzera behartzen duela jakin ostean. Davide di Paola EH Bilduren Iruña Okako bozeramaileak gogorarazi duenez, "2016tik ohartarazi dugu hirigintza-operazio horrek herria porrotera eramango zuela eta Udala hipotekatuko zuela". Izan ere, eragindako lurzatiaren jabeei ordaindu beharreko zenbatekoa Añanako udal honen aurrekontu osoaren herena da.

Hori dela eta, EH Bilduk udalak diru hori berreskuratzeko eta erantzukizunak argitzeko beharrezkoak diren mekanismoak martxan jartzea eskatuko du. Izan ere, asteak dira PSEren gobernuak epai hori ezagutzen duela, eta, hala ere, orain arte ezkutatu egin dio oposizioari, eta ez da aurrekontuetan inolako partida ekonomikorik sartu epaian jasotzen den ordainketari aurre egiteko.

2016an, EH Bilduk ekimen bat aurkeztu zuen Iruña Okako Udalak ofizioz berrikus zezan interes publikoentzat kaltegarria zen aipatutako hitzarmena. Bertan, lurzatiaren birkalifikazioari lotutako truke bat onartu zen. Lau urtean egin beharko zen hirigintza planaren aldaketa, baina inoiz ez zen egin. Kasu horretan, desjabetutako metro koadro bakoitzeko 62 euroko konpentsazioa ezartzen zen. EH Bilduk salatu zuen bezala, ez zen ALHAOn argitaratu, eta ez zegoen jasota balio justua justifikatzen eta bermatzen duten azterlan tekniko eta ekonomikorik. "Operazio honek ez zuen inoiz balorazio ekonomikorik egin eta Iruña Okaren interesen aurka doa", gogoratu du Di Paolak.

Urkabustaizek 1,3 milioi euroko aurrekontua izango du 2020rako

Frontoia birgaitzeko parte-hartze prozesuari aurre egingo dio, eta bost aldiz biderkatuko ditu eraginkortasun energetikoan egindako inbertsioak

| 2020-01-09 11:42:00

Urkabustaizek argi berdea eman die 2020rako udal kontuei. Atzo, 1,3 milioi euroko aurrekontua onartu zuten osoko bilkuran, eta egitasmoak EH Bilduren aldeko botoa eta EAJko ordezkarien abstentzioa jaso zituen. Onartutako diru sailen artean nabarmentzekoa da bost aldiz biderkatuko dela ingurumen jardueretara eta eraginkortasun energetikora bideratutako dirua. Partida hori 3.500 eurotik 17.000 eurora pasako da, eta, besteak beste, prestakuntza ikastaroekin eta tailerrekin baratze ekologikoen proiektu bat bultzatzeko balioko du. Horrez gain, Izarrako plazako argiteria publikoa LED bihurtzeko aldaketa egingo da. Partida horretan bertan, konposta egiteko proiektuak martxan jartzea eta frontoiaren eraginkortasun energetikoa hobetzea ere planteatzen da.

Izarrako pilotalekua eraberritzea da, hain zuzen, Urkabustaizek legealdi honetan aurre egin nahi dion inbertsio handienetako bat. "Helburu horrekin, urte honetan zehar prozesu parte-hartzaile bat jarriko dugu martxan, etorkizuneko azpiegituraren beharrak zehaztuko dituena. Ondorio horietan oinarrituta, 2021ean aurreproiektua idatziko dugu, legealdia amaitu baino lehen obrak hasi ahal izateko ", zehaztu du Xabier Alvarez de Arcaya Urkabustaizko alkateak.

Euskararen sustapenerako, kultur jardueretarako eta Kultur Etxearen funtzionamendurako eta berdintasuna sustatzeko partidek ere gora egin dute era nabarmenean. Udal langileentzako gastuak ere gora egin du, Udalaren lanpostuen zerrenda (LPZ) aldatuko delako liburuzain postuaren lanaldia handitzeko eta 2016tik hutsik dagoen administrari lanpostua betetzeko.

ALBISTEAK

EAJ-k eta PSE-k ustelkeriaren aurkako neurririk hartu nahi ez izatea deitoratu du EH Bildu-k

2020-02-26 14:05:00

Kike Fdz de Pinedo: "De Miguel auziarekin gertatutakoaz hausnartu behar dugu, baina ustelkeria amaitzeko ezer egiten ari ez izanak kezkatzen gaitu: ekintzak behar ditugu"

Gizarte zerbitzuen egoera kezkagarria eta etorkizun hurbila aztertzeko ponentzia sortzea defendatuko du EH Bildu-k

2020-02-25 10:52:00

Claudia Venceslao: "EAJ-k eta PSE-k kolapso egoera batera eraman dituzte Arabako gizarte zerbitzuak"

EH Bilduk azken lan istripua salatu du

2020-02-21 17:53:00

Doluminak eta elkartasuna helarazi die senide, lankide eta langunei

EH Bildu-k Arabako Haranak ureztatzeko alternatibak bilatzeko, berregituratzeko eta eguneratzeko eskatu du

2020-02-19 09:16:00

ACUAES enpresa publikoak Barrongo urtegia eraikitzeari uko egin ostean, beste aukera batzuk aztertzeko eskatu du EH Bilduk, hala nola baltsak eraikitzea.