AKTUALITATEA


| 2019-12-04 09:55:00

Miñaoko Tuboplast enpresako 400 langileek 2017tik soldatak izoztuta dituzte, urte horretan iraungi baitzen euren hitzarmen kolektiboa.

Orduz geroztik, eta hainbat hilabetetan enpresari hitzarmen berri bat adosteko negoziazioei ekiteko eskatuz mobilizazioak egin ondoren, Arabako lantegiko langileen batzordeak agerraldia egingo du bihar osteguna 09:30ean, Arabako Batzar Nagusietan, langileek egun duten lan-ziurgabetasuneko egoera azaltzeko.

Orain arte enpresak atzera bota dituen batzordearen proposamenak, lanaldi-murrizketa, lana, familia eta gizartea bateragarri egitea hobetzen duten neurriak eta hitzarmena gertatutako aldaketetara egokitzea jasotzen ditu: guzti hauek lan-legerian jasota daudenak.

Tuboplast Hispaniako langileen ordezkariak EH Bildu-rekin eta Elkarrekin Arabarekin bildu ziren joan den astean, egoera azaltzeko eta foru ganberako gainerako taldeen aurrean gauza bera egin ahal izateko babesa eskatzeko.

EH Bildu-k eta Elkarrekin Arabak Tuboplasteko langileei babesa adierazi diete hitzarmen kolektibo berri bat eskatzeko.