Araba

Albisteak

Mikel Otero: “Egia, justizia eta erreparazioa biktima guztientzat. Denentzat. Hori da gure konpromisoa”


Gaur arratsaldean, Bastidan, Mikel Otero Arabako hautagaiak azpimarratuko du, "EH Bildu hitzezkoa da, egiten duena esaten du eta esaten duena egiten du", eta, oraingoan, uztailaren 12ko hauteskundeetan eskuin muturra hutsean uzteko lanean jarraituko du.

| 2020-06-30 10:31:00

Gaurkoan Mikel Otero EH Bilduko zerrendaburua araban, Probintzia Jauregiaren atzean kokatuta dagoen 'In Memoriam' monolitoko 'Argiaren basoan' egin du agerraldia. Bertan, Oterok adierazi du “guk egindako giza eskubideen urraketa larrien gainerako biktimak duintzeko gure eskua dagoen dena egingo dugu. Egia, justizia eta erreparazioa biktima guztientzat. Denentzat. Hori da gure konpromisoa”.

Horrekin batera, honakoa azaldu du zerrendaburuak: “salbuespeneko espetxe politikarekin amaitu behar da, dispertsioarekin amaitu behar da, etxean nahi ditugulako”. Izan ere, eta horren harira, gogorarazi nahi izan du horren inguruan asko dakigula Gasteizen, “Justizia etengabe aldarrikatu dute Martxoak 3ko biktimek. Ez da eurekin justizia egin baina herri oso baten aitortza dute”.

Gaur 25 urte, Lasa eta Zabalaren gorpuzkiak euskal herriratzeko protesta zabaletan hil zen Rosa Zarra. Estatuko terrorismoaren biktimekin elkartasuna erakusten ari zenean, eta Ertzaintzako agente batek pilotakada bat eman zion Rosari.

Inpunitatean dirauen beste kasu bat, egiarik gabe, justiziarik gabe. Erakundeek ahaztua daukaten beste biktima bat; biktima batzuei errekonozimendu osoa agertzen zaien bitartean, beste batzuk erakundeen mespretxua jasotzen dute. Familia horrek borrokan jarraitu behar du erakundeen aldetik errespetuzko tratamendua jasotzeko. Rosa Zarraren kasuan inork ez du erantzukizunik hartu bere gain, ez penalik, ez diziplinazkorik, baina ezta politikorik ere.

Gaur arratsaldean, EH Bildu Bastidan izango da, eta Maddalen Iriarte lehendakarigaiak eta Mikel Otero Arabako zerrendaburuak hartuko dute parte bertan. Azken horrek azpimarratuko du: "EH Bildu hitzezkoa da, egiten duena esaten du eta esaten duena egiten du", eta horren erakusle da PPren ordezkaritza gutxienera murriztu duela. Ildo horretan, EH Bilduk lanean jarraitu nahi du, ezinbestekoa delako PPren ordezkaritza murriztea eta eskuin muturra hutsean uztea uztailaren 12ko hauteskundeetan.