Araba

Albisteak

Iñaki Ruiz de Pinedo: “PPk ez du oraindik argitu VOXekin akordioetara iritsiko den edo ez”


Arabako hautagaiak defenedatu du, Sanchezek demokrazia defendatzea erabakitzen badu, EH Bildu entzuteko prest egongo dela, baina VOXen kideen bidea aukeratzen badu, "aurrean” izango dituela.

| 2019-11-06 17:45:00

Agurainek hartu du gaur Arabako ekitaldi nagusia, eta Eva Lopez de Arroyabe prokuradoreak EH Bilduren kongresurako hautagaia den Iñaki Ruiz de Pinedo babesten egon da bertan. Arabako hedabideetako batean gaur goizean izandako eztabaidaren harira, hautagaiak salatu du Alderdi Popularrak "argitu gabe"
jarraitzen duela "Voxekin akordioetara iritsiko den ala ez". Eta gaineratu du "alternatiba PP eta EH Bilduren artean" dagoela, eta hala aitortu duela ere Casadok ezarritako hautagaia den Mari Mar Blancok.

Ruiz de Pinedoren esanetan, euskaldunak eta katalanak izango dira Moncloan nor egongo den erabakiko dutenak, "subiranistak gara presidenteak jarri eta kenduko
ditugunak. Sanchezek demokrazia defendatzea erabakitzen badu, hari entzuteko prest egongo gara. Aitzitik, Voxen kideen bidea aukeratzen badu, parean izango
gaitu”.

Hautagaiak erantzukizunez beteriko mezua bota du: "Ez diogu inori iruzur egingo, hitzezkoak garelako". Ruiz de Pinedoren esanetan, EH Bildu "ezker fidagarria, batzen duen ezkerra eta eskuin hirukoitzari irmotasunez eta erantzukizunez aurre egingo dion ezkerra da". Era berean, "1080 euroko gutxieneko pentsio baten, 1.200 euroko
gutxieneko soldata baten eta lan-harremanen euskal esparru baten alde borrokatzea" du helburu Arabako hautagaiak. Gaineratu duenez, "gure seme-alabentzako etorkizuna bermatuko duen trantsizio ekologikoaren alde egingo dugu. Larrialdi klimatikoak ez baitu itxaroten. Orain izango da edo ez da izango".

Eva Lopez de Arroyabe batzarkideak eskerrak eman ditu gaur arratsaldean Agurainenegindako ekitaldian, arabarrek EH Bildurekin duten konpromisoagatik: "Eskerrik asko apirileko hauteskundeetan EH Bildurengan konfiantza jarri zenuten guztiei, eta eskerrik asko, halaber, Iñaki Ruiz de Pinedorengan konfiantza berriro izatea erabaki duzuenoi". Gainera, Iñaki Ruiz de Pinedoren hautagaitza arabarrentzat alternatiba erabilgarri bakarra dela defendatu du, "hautagairik onena dugu, ez bakarrik Madrilgo alderdiek ezarritako hautagaiak ez bezala, iparraldetik hegoaldera eta ekialdetik mendebaldera lurraldea ezagutzen duen Arabako hautagaia delako, baita guztion artean aukeratu dugun hautagaia delako ere".