AKTUALITATEA


| 2019-11-04 17:12:00

Iñaki Ruiz de Pinedo EH Bilduko Arabako hautagaia, Maddi Isasi bigarren zerrendaburuarekin eta Javier Argote Arabako batzarkidearekin batera izan da arratsaldean. Frankismoa erakundeetatik ateratzeko beharra nabarmendu dute han. “VOXeko frankistek Legez kanpo utziko gaituztenaren mehatxua ere egiten dute eta! Noiz utziko dute legez kanpo frankismoa Espainiako Estatuan, Alemanian nazismoarekin egiten duten moduan? Euskal Errepublikan frankismoa eta faxismoa legez kanpo egongo dira”, adierazi du Ruiz de Pinedok.

Hautagaiak berak adierazi duenez, hauteskunde hauetan asko dago jokoan eta demokraziaren edo inboluzioaren artean erabaki beharko da, "Hauteskunde hauek eskubideez eta demokraziaz doaz. Demokrazia vs inboluzioa, demokrazia vs autoritarismoa. PSOEk eta Podemosek beste aukera bat eman diote eskuinari, eta, horregatik, gure betebeharra da, berriz ere, eskuina hori geldiaraztea. Araban VOXen bazkideen eta EH Bilduren artean dago jokoa. Hori da alternatiba. Inkestek diote kinka larrian gaudela, baina guk Espainiako eskuina Araban berriz ere ordezkaririk gabe uzteko erronka gure gain hartzen dugu ".

Maddi Isasi EH Bilduren Arabako zerrendetan bigarrenak gogor salatu du emakume feministek eskubideak galtzeko duten arriskua, eskuinak irabaziz gero. "Euskal emakume feminista naizen heinean, ozen salatu nahi dut justiziarik ez datorrela Espainiako Estatutik euskal emakumeontzat. Justizia deitzen diote injustiziari. Araban jokoan daukagu gure ahotsa indartzea. EH Bilduk lortzen ez duen ordezkaria Espainiako eskuinera joango da. Eta dagoeneko ondo dakigu euskal emakumeok zer proposatzen duten guretzat Espainiako eskuinek.

Euskal herritarren eskubide eta askatasunen murrizketa haratago joan daiteke, eta Javier Argote Arabako Batzar Nagusietako prokuradoreak eman du beste adibide bat. Salatu duenez, AHT-a "Estatuaren inposizioa" da, "herritarren iritzia kontuan hartu gabe egin nahi dute". Eta galdera bat luzatu du: "Nora garamatza?". Ildo horretan, tren sozialaren aldeko apustuan berretsi da: "Posible da, oraindik denbora dago eta hala eskatzen dute kaltetutako herrietako bizilagunek".

Argotek Iñaki Ruiz de Pinedoren alde bozkatzera animatu ditu Iruña-Okako herritarrak, "Batzarretan, udaletan, parlamentuan … eta baita Madrilen ere: gure herriak eta kontzejuak defendatu behar ditugu, beharrezkoa den guztietan". Eta amaitzek, aurreko hauteskundeei begira jarri da: "Maiatzaren 26ko foru hauteskundeetan egin genuen, gure emaitzarik onenekin: berriro tokatzen zaigu".