AKTUALITATEA


| 2020-03-10 11:58:00

EH Bilduren udal eta foru taldeek agerraldia egin dute astearte goizean, Ondasun Higiezinen gaineko Zergari buruzko araua alda dadin eskatzeko eta horrela Eliza Katolikoak zerga ordaindu dezan eta pribilegio fiskalak izateari utz diezaion.

Rocio Vitero EH Bilduko zinegotziak OHZren 42/1989 Foru Araua aldatzeko eskatu du, "EH Bilduren eskaera historikoa da, Elizak OHZ ordaindu ahal izatea ahalbidetuko duen aldaketa batean oinarritzen da eta gurtzarako ez diren espazio guztietan aplikatuko lirateke".

Viterok "neutraltasuna" eskatu die botere publikoei, eta berretsi du badela garaia Espainiako Estatuaren eta Egoitza Santuaren arteko 1879ko urtarrileko akordioaren ondorioz sortutako araudia behingoz iraultzeko. Izan ere, akordio horrek ondasun guztiak OHZ ordaintzetik salbuetsi zuen Eliza.

Horregatik, Viterok fiskalitate bidezkoago baterantz aurrera egitea eskatzen du. Gogoratu duenez, Carmen Calvo espainiar estatuko presidenteordeak ziurtzat jo zuen otsailean Eliza OHZ ordaintzen hasiko zela, izan ere, Bartzelona, Leon eta Valentzia dagoeneko aplikatzen ari dira. Frantzia edo Italia bezalako Europako herrialdeetan ere hartu da neurri hori, eta, are gehiago, Erroman Vatikanoak berak ia 10 milioi euro ematen ditu.

Amaitzeko, Nerea Martinez EH Bilduko prokuradoreak iragarri du batzarkide taldeak dagoeneko erregistratu duela Ondasun Higiezinen gaineko Zergari buruzko foru araua aldatzeko proposamena. Salbuespen hori kulturako ondasun higiezinetan bakarrik izango da, besteak beste, tenpluetan, gurtzarako kaperetan edo kleroa osatzeko mintegietan.

Martinezek azpimarratu duenez, "beharrezkoa eta funtsezkoa" da pribilegio fiskal horiekin amaitzea. Ezinbestekotzat jotzen du ere, OHZ arautzen duen araudiaren egoera fiskalaren berrikuspena egitea, horrela argituz Eliza katolikoaren zein ondasunek egon behar duten zerga hori ordaintzetik salbuetsita eta zeintzuk ez.

"EH Bilduren ustez, Eliza katolikoaren pribilegio fiskal eta ekonomikoekin amaitu behar da, eta horrela babesten du EBJAk 2017ko ekainaren 27ko epaian; epai horren arabera, Eliza behartuta dago jarduera ekonomikoetako zergak ordaintzera merkatuan beste operadore bat bezala jarduten dutenean. Hau da, titular diren eta gurtzarako ez diren ondasun guztiengatik tributatu behar dute. Bestela, salbuespenak Estatuaren legez kanpoko laguntzak izango lirateke eta lehia desleialaren kasu argia izango lirateke ", gaineratu du Martinezek.