AKTUALITATEA


| 2020-02-14 08:56:00

Erriberagoitiko Udalaren eta enpresa esleipendunaren artean Pobeseko adinekoentzako egoitza-zentroa eraikitzeko, ekipatzeko eta martxan jartzeko kontratua eten dela jakin ondoren, EH Bildu eta Elkarrekin Araba taldeek Gizarte Politiketako Foru Diputatua den Emilio Solaren eta herri honetako alkate Jesus Berlinen agerraldia eskatu dute.

Proiektu horrek 396.000 euroko finantzaketa izan du, 2012, 2013 eta 2014. urteetan banatuta. Hori dela eta, Erriberagoitia adinekoen egoitzarik eta eguneko zentrorik gabe uzten duen etete horren xehetasunak eta arrazoiak ezagutu nahi dituzte EH Bildu-k eta Elkarrekin Arabak.

Arabako Foru Aldundiak proiektu honetan egingo duen inbertsioa 400.000 euro ingurukoa izango dela kontutan hartuta, bi batzarkide taldeek Emilio Sola Gizarte Gaietarako Departamentuko arduradun nagusiari eta Jesús BERLA Erriberagoitiko alkateari eraikin honen etorkizunaz eta, hala badagokio, eraikin horretarako kontutaan hartzen diren erabilera-aukerez galdetuko diete.

Zentzu honetan, eta betiere foru-inbertsio horri erreparatuz, zentroaren titulartasuna Erriberagoitiari badagokio ere, EH Bildu-k eta Elkarrekin Arabak jakin nahi dute zer eginkizun izango duen AFA-k gatazka hau konpontzeko eta etorkizunean hura erabiltzeko hartuko den erabakian.