AKTUALITATEA


| 2020-07-24 08:52:00

EH Bildu-k Gizarte Politiketako Foru Diputatuaren premiazko agerraldia eskatu du Arabako Batzar Nagusietan, 32/2020 Foru Aginduan onartutako neurriak azal ditzan. Agindu horretan mugatu egiten dira adinekoen eta desgaitasuna duten pertsonen egoitza-zentroetako bisitak, eta zehaztu egiten da titulartasun publikoko eguneko zentroen aldi baterako itxiera, COVID-19ren berragertze berri horren aurrean.

Joan den uztailaren 20an, Aldundiak prentsa-ohar bat argitaratu zuen, foru-eskumeneko gizarte-baliabideetan hartutako azken neurrien berri emateko, baina ia informazio gehiago eman gabe, prentsa-ohar horrek zalantza ugari sortzen dizkio EH Bildu-ri.

Azken orduetan, IFBS-ko Langileen Batzordeko sindikatuek 32/2020 Foru Aginduari buruzko informazio gehiago helarazi diote EH Bildu-ri. Agindu horretan, neurri batzuek zalantzak eragiten dizkiote batzarkide taldeari; izan ere, lehenengo hiru puntuetan irteerak murrizten dira, bisitak mugatzen dira eta eguneko zentroak ixten dira. Hala ere, hori guztia zerbitzu publikoetan eta zerbitzu pribatuetan itundutako plazetan baino ez da gertatzen. Baliabide pribatuei dagokienez, neurri horiek hartzea baino ez zaie gomendatzen. "Beste behin ere kontrolik eta neurririk eza ikusten dugu egoitza pribatuetan. Ez dugu ulertzen zergatik plaza publikoetan eta itunpeko plazetan nahitaez bete behar diren neurriak, ez plaza pribatuetan, Foru Erakundearen arduragabekeria da", salatu du Claudia Venceslao batzarkideak.

Gainera, foru agindu horretan eguneko arretarako hiru zentro (Zadorra, Bizia eta Ariznabarra) martxan jartzea erabaki zen, premiazko kasuei erantzun ahal izateko. Hala ere, EH Bildu-k jakin du itxita dauden eguneko zentroetako pertsonak erreferentziazko zentro horietara lekualdatu dituztela, arrazoia ulertu gabe. "Eguneko zentro horiek COVID-19tik babesteko beharrezko ekipoak badituzte, zergatik eramaten dituzte pertsona horiek eguneko beste zentro batzuetara?", galdetu du EH Bildu-k. "Pertsona horien lekualdaketak nahasmendu eta deskokapen oso handia dira pertsona horientzat".

Era berean, EH Bildu-k kritikatu egin du Aldundiak, bere prentsa oharrean, ez duela erreferentziazko zentrorik ireki behar ezintasunen bat duten pertsonen premiazko kasuak artatzeko: "Ez dugu ulertzen zergatik Foru Erakundetik familien esku uzten den berriro pertsona horien zaintzaren pisu guztia; beharrezkoak diren neurriekin, kolektibo horiek artatzen jarrai daiteke".

Amaitzeko, Arabako batzarkideek esan dute ez dutela ulertzen zergatik hartu nahi dituzten neurri berak hiru probintzietarako, Bizkaia edo Gipuzkoakoa ez den agertoki epidemiologiko batekin. Izan ere, formula zorrotz horiekin, adinekoen familia-laguntzaren garrantzia urratzen da, eta justifikagarria ez den bakardade batera itzultzea bultzatzen da.

"Jakina, segurtasun eta osasun neurrien alde egiten dugu, baina ez urritasunak dituzten pertsonak eta adinekoak bezalako kolektibo ahulak artatzen dituzten gizarte baliabideen deshumanizazioaren kontura", esan du Venceslaok.