Araba

Albisteak

ASPARRENAK EGUNEKO ARRETARKO LANDA ZENTROAREN ZERBITZUA EGOKITU DU OSASUN KRISIAREN EGOERARA


Laguntza eta eguneko hamabi otorduak ematen jarraituko du erabiltzaileen etxeetan, beti ere saihestuz adineko pertsonek birusa kutsatzeko arriskua.

| 2020-03-13 11:18:00

Ostegunean Asparrenak itxi egin zituen, aldi baterako eta beste abisu bat eman arte, kultura, gizarte, kirol- eta/edo hezkuntza-arloko edozein motatako talde jarduerak egiten diren udal instalazioak eta zerbitzuak, COVID – 19 (koronavirusa) kutsatzearen ondoriozko hedapena saihesteko prebentzio neurri gisa.

Ostegunean hartutako neurriei beste erabaki bat gehitu behar zaie, udalerriko Eguneko Arretarako Landa Zentroaren zerbitzua osasun krisiak sortutako egoera berrira egokitzeko. Helburua da zerbitzu hau erabiltzen duten pertsonei beren etxeetan gizarte-laguntza eta eguneko hamabi otorduak eskaintzen jarraitzea, horrela, bereziki kaltebera den kolektibo batean, hau da, adinekoen kolektiboan, birusa kutsatzeko arriskuak saihestuz.

Txelo Auzmendi alkateak adierazi duenez, "erabiltzaileei jakinarazi diegu ezin izango direla zentrora joan, ohi bezala, baina zerbitzuak edo gutxieneko zerbitzuek aurrera jarraitzen dutela. Hau da, langileak bere ohiko ordutegian jarraitzen du, balizko beharrei erantzuteko, eta janaria ziurtatuta daukate. Landa zentrora bere bila joatea edo eramatea aukeratu ahalko dute. Azken finean, erabiltzaileak izaten jarraitzen dute, egoerari egokitutako prebentzio-beharrari arreta egokia eman behar diegu”

Bestalde, liburutegiak ere ateak itxi dituen arren, mailegu indibidualizatuari eutsi diote, etxean geratuko diren pertsona horiei guztiei irakurketa errazteko.