Nafarroa

Bakartxo Ruiz: "Gure asmoa da hauteskundeetan Erregimenari irabazi eta aldaketaren esparrua lideratzea, lidergo konparituak sortuz"

Datozen hauteskundeak ez dira nolanahikoak, nafar herritarrek egin beharreko hautua 2015eko berbera da: Erregimena edo Aldaketa.

| 2019-05-05 20:00:00

Gaur Aldaketarekiko konpromisoa eta Nafarroa grisa koloreztatzeko, autoritarismoa atzean uzteko lortzeko lan egin zuten milaka eta milaka nafarrekiko konpromisoa berretsi nahi dugu. Hamaika borrokek ekarri gaituzte egoera honetara eta hamaika borrokek ere aurrera egiten bultzatuko gaituzte: feminismoak, pentsionisten borrokak, langile borrokak, gazte borrokak, borroka ekologistak... horiek guztiak beharrezkoak dira Nafarroa jasangarriagoa, aurreratuagoa, demokratikoagoa, duinagoa lortu ahal izateko.

Nafar herritarrek egin beharreko hautua 2015eko berbera da: Erregimena, edo Aldaketa. Eta ziur gaude nafar jendarteak ez duela atzera egiteko asmorik. EH Bildu ere, ez dago prest atzera urrats bakar bat emateko. Aitzitik, nafar jendartearekin batera aurrera egiteko determinazio irmoa dugu. Nafar jendarteak 2015ean argi esan zuen XXI. mendeko Nafarroa eraikitzeko gehiengo berriak beharrezkoak zirela eta horiek osatzeko agindua eman zigun. Eta EH Bilduk bere hitza bete du. EH Bilduren motorra eta ekarpena ezinbestekoa izan zen 2015ean, eta aldaketak lau urte hauetan aurrera egiteko, bidea egin ahal izateko determinantea izan da.

Eta oraingoan ere, maiatzeko hauteskundeetan, determinanteak izanen gara. Gelditu gabe aurrera egin nahi duen Nafarroa horren hitza instituzioetara ere eramango dugulako. Sinetsita gaudelako aldaketaren indarra Nafarroako jendartea dela eta aldaketaren indarra geldiezina dela.

Kanpaina berriari ekiteko gogo biziz gaude!

Apirileko kanpaina modu arrakastatsuan bukatu dugu, 15.000 botu igoz. Eta berriz martxan gaude, Udal eta Foru Hauteskundeetarako gogoz.

| 2019-05-04 13:22:00