AKTUALITATEA


| 2019-09-24 14:27:00

Kataluniako politikarien aurkako prozesu judizialaren baitan Auzitegi Gorenaren epaia argitaratzear dagoela, EH Bilduk legez besteko proposamena aurkeztu du Gasteizko Legebiltzarrak adieraz dezan independentista katalanen aurkako auziaren jatorrian “Estatu espainolaren izaera antidemokratiko eta autoritarioa” dagoela. Proposamenak, Unai Urruzunok sinatuta, eransten du Katalunian “ariketa demokratikoa” egin zutela herriaren iritzia ezagutzeko eta, beraz, auzipetu guztien absoluzioa dela Gorenean onar daitekeen aukera bakarra.
EH Bilduren proposamenak dioenez, gatazka politikoak ez dira auzitegietan konpondu behar, baizik eta “elkarrizketa politikoaren bidez eta herritarren borondatea errespetatuz”. Halaber, koalizioak euskal gizarteari eta herri ordezkariei dei egiten die Gorenak auzipetuak zigortuz gero deituko diren mobilizazioetan parte hartzera. Izan ere, “injustizia bat eta demokraziaren aurkako eraso bat izateaz gainera, horrelako epai batek, orain Kataluniarekin bezala, aurrerantzean gurea bezalako beste herriei ere beren etorkizuna erabakitzea saihestea” izango luke helburu.