AKTUALITATEA


| 2019-09-10 11:40:00

Pasa den ekainean Pello Urizarrek kargu politiko guztiak uzteko erabakia ezagutzera eman ondoren, EH Bilduk haren erreleboa gauzatu du jada talde parlamentarioan eta Ander Rodriguez Lejarzak (Arrasate, 1982) kargua hartu du gaur bertan, Urizarren ordezko gisa.

Rodriguezen ibilbide instituzionala 2003an hasi zen Arrasaten, zinegotzi bezala, 2015era bitartean. Batzarkide ere izan da Gipuzkoako Batzar Nagusietan bi etapa ezberdinetan (2007-2011 eta 2017-2019) eta 2011tik 2015era Gizarte Politikako diputatua izan zen Gipuzkoako Foru Aldundian.

Prestakuntza akademikoari dagokionez, EH Bilduko legebiltzarkide berria Historiako Gradua (EHU/UPV) dauka, Masterra egin du Ikerketa Historiko, Artistiko eta Geografikorako Metodo eta Teknika Aurreratuei buruz, Analisi Geoespazialari buruzko Graduondoa dauka eta egun doktoretza-tesia egiten ari da: Teoria Ebolutiboaren Aplikazioa Transmisio Kulturalari Historiaurrean.