Kongresua-Senatua

Albisteak

ERCk eta EH Bilduk taldea partekatuko dute Senatuan eta Kongresuan koordinazio estrategikoarekin jarraituko dute, talde propiorik osatu ez arren

Kongresuan koordinazio politikoari eta estrategikoari eustea erabaki dute, taldea partekatu ez arren, dituzten helburu politikoak erdietsi ahal izateko

| 2019-05-28 13:57:00

ERC eta EH Bilduko zuzendaritza politikoek Senatuan talde propioa osatzea erabaki dute. Kongresuan, ordea, ez dute taldea partekatuko, baina koordinazio politikoari eta estrategikoari eustea erabaki dute, taldea partekatu ez arren, dituzten helburu politikoak erdietsi ahal izateko.

ERCk eta EH Bilduk uste dute instituzioetan taldea partekatzeak edo ez egiteak ez dituela aldentzen zehaztutako helburuetatik eta adostutako akordio estrategikotik. Ezkerreko bi indar subiranistek azpimarratu dute kontu teknikoak direla horiek guztiak, hauteskundeen ostean izandako emaitzetatik eratorritako baliabideen optimizazioa baita garrantzitsuena.

ERCk eta EH Bilduk lotutako aliantza estrategikoak eta elkarlanerako akordioak lau ardatz nagusi jasotzen ditu, gutxienekoen programa baten baitan:

  • - Gure nazioen autodeterminazio eskubidearen defentsa.
  • - Preso politiko guztiak aske uztea eta erbesteak daudenak itzultzea.
  • - Errepresioaren aurkako eta oinarrizko eskubideen defentsa.
  • - Politika austeriziden eta neoliberalen eta eskuin muturraren eta faxismoaren gorakadaren aurrean, eskubide ekonomikoen eta sozialen defentsa.
  • - Pertsonak politika publikoen erdigunean jarriko dituen eredu sozial eta ekonomikoaren defentsa.

Akordio politiko hori gauzatzeko, ERCk eta EH Bilduk honakoa adostu dute:

  • - Kongresuan eta Senatuan ekimen politiko bateratua izatea.
  • - Masa izaera zein izaera instituzionala izango duten egitasmo adostuak gauzatzea.
  • - Nazioarteko komunitatean politika koordinatuta eta bateratua izatea.
  • - Estaturik gabeko beste nazioekin elkarlanerako esparruak bilatzea modu bateratuan.

Akordio horren ondoren, ERCk eta EH Bilduk bi jarraipen batzorde eratu zituzten: batzorde estrategikoa eta batzorde operatiboa. Hain justu, Madrilgo zein Europako instituzioetan bi indar politikoek, adostutako gutxieneko akordioaren baitan, egingo duten elkarlana bermatzea eta dinamizatzea izango da bi jarraipen batzordeen zeregina.