Gipuzkoako Foru Hauteskundeak

Juan Karlos Izagirre Hortelano

1963-06-01 Igeldo

  • Ahaldun Nagusi hautagaia
  • Donostiako alkate izan zen 2011-2015 legealdian eta orduztik bere ofizioan, mediku gisa jarraitu du lanean. Familia medikua da Errenterian eta Sahararekin Lankidetza proiektuetan aktiboki kolaboratzen du.

    Miren Begiristain Zubilla

    1972-10-25 Andoain

  • Donostialdeako Batzarkide hautagaia
  • Ekonomian Doktorea da eta EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultatean irakasle eta ikerlaria da.

    Ernesto Merino Amiama

    1963-12-07 Donostia

  • Donostialdeako Batzarkide hautagaia
  • Filosofia eta Letretan lizentziatua da, Historiaren adarrean. Bibliotekonomian eta dokumentazioan ere badu formazioa eta liburuzaina da lanbidez.

    Eneritz Otamendi Goñi

    1981-05-29 Eskoriatza

  • Donostialdeako Batzarkide hautagaia
  • Baserritarra eta ama da. 2008tik 2011ra bitartean, EHNEko Gipuzkoako idazkaria eta konfederazioko exekutibako kidea izan zen.

    Jon Albizu Agirrezabalaga

    1975-12-18 Zumaia

  • Donostialdeako Batzarkide hautagaia
  • 2011tik 2015erako legealdian batzarkidea izan zen eta Migrazio Politiketarako eta Herritarren Partaidetzarako Batzordean parte hartu zuen.

    Izar Hernando Ibero

    1995-09-17 Donostia

  • Donostialdeako Batzarkide hautagaia
  • Zuzenbideko ikasketak egiten ari da. Aspaldi hasi zen militante gisa lanean: Groseko Gazte Asamblada, Kortxoenea Gaztetxea...

    Andoni Iriondo Otxotorena

    1996-09-01 Donostia

  • Donostialdeako Batzarkide hautagaia
  • Pisu turistikoen erregulazioa eta ekonomian esku-hartze publikoaren inguruko gradu amaierako lana amaitzen ari da. Donostiako Urrats aisialdi taldeko begiralea eta bere auzoan, Gros, hainbat elkarteetan parte hartzeailea da.

    Marian Beitialarrangoitia Lizarralde

    1980-01-01 Legazpi

  • Oriako Batzarkide hautagaia
  • Hernaniko alkatea (2007-2011) Gipuzkoako Foru Aldundiko komunikazio zuzendaria (2011-2012) Legebiltzarkidea Gasteizeko Parlamentuan (2012-2015) Kongresista (2015-2019)

    Amaia Azkue Eizagirre

    1983-08-18 Villabona

  • Oriako Batzarkide hautagaia
  • Gizarte integrazioko eta haur hezkuntzako goi mailako teknikaria da ikasketaz. Hainbat lan arlotan aritu bada ere, azken urteetan, hezkuntzako laguntzako langile publiko gisa aritu da, arlo publikoan.

    Maitane Gonzalez Mugica

    1992-12-15 Legorreta

  • Oriako Batzarkide hautagaia
  • Gasteizeko Egibiden ari da irakasle lanetan. 2011ko hauteskundeetatik, Ongizate saileko zinegotzia da Legorretan.

    Jon Zulueta Berastegi

    1975-08-16 Andoain

  • Oriako Batzarkide hautagaia
  • Andoaingo Udaleko zinegotzia da, eta Sustapen ekonomikoaz, Turismoa eta Merkataritzako gaiez arduratzen da eta bera da udal gobernuko bozeramailea.

    Unai Iraola Agirrezabala

    1983-04-28 Alegia

  • Oriako Batzarkide hautagaia
  • Industria sektoreko langilea izan da. 2011tik 2019ra artean Alegiako Alkatea izan da.

    Xabier Olano Jauregi

    1959-08-30 Altzo

  • Oriako Batzarkide hautagaia
  • Aditua da ogasun gaietan eta finantza publikoetan. Altzoko alkatea (1987-1991) Gipuzkoako Batzar Nagusietako batzarkidea (1991-2003) Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun Zuzendaria (2011-2015)

    Jone Etxeberria Agirre

    1979-03-08 Itsasondo

  • Oriako Batzarkide hautagaia
  • Filosofian lizentziatua da eta graduondokoa dauka Hizkuntzalaritza konputazionalean. Hainbat herri mugimendutako kidea izan da eta 2012tik Sortun ari da lanean.

    Lohitzune Txarola Gurrutxaga

    1977-12-15 Donostia

  • Bidasoa- Oiartzuneko Batzarkide hautagaia
  • Zuzenbidean lizentziatu zen lehenik eta gero Nazioarteko eta Europako Zuzenbidean. Giza eskubideen arloko masterrak egin zituen Belgikan. 2011tik 2015era, berriz, Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakaria izan zen.

    Joxe Mari Carrere Zabala

    1963-05-28 Pasai Donibane

  • Bidasoa- Oiartzuneko Batzarkide hautagaia
  • Aktorea eta kontalaria da lanbidez, Alternatibako kidea eta kultura eta euskara mugimenduetan parte hartu du.

    Oskar Bordes Altube

    1970-10-22 Amurrio

  • Bidasoa- Oiartzuneko Batzarkide hautagaia
  • Gipuzkoako EuskoTreneko gidaria da. Lan horretan, LAB sindikatuko kide eta ordezkari ere izana da. Horrez gain, EH Bilduko mugikortasun taldean hartzen du parte.

    Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra

    1973-05-05 Lezo

  • Bidasoa- Oiartzuneko Batzarkide hautagaia
  • 2011tik 2019ra bitartean, EH Bilduko zinegotzia izan da Lezon, eta 2011ko legealdian, baita San Marko Mankomunitateko eta GHK Gipuzkoako Hondakinen Kontsorzioko lehendakaria ere.

    Joxe Mari Mitxelena Cazabon

    1958-04-01 Oiartzun

  • Bidasoa- Oiartzuneko Batzarkide hautagaia
  • Administrazio, fiskalitate eta kirol arloan aditua. 2008tik 2018ra, Kutxabankeko zuzendaritza batzordean aritu zen kudeatzaile lanetan.

    Maider Ziganda Población

    1980-01-01 Pasaia

  • Bidasoa- Oiartzuneko Batzarkide hautagaia
  • 2007-2011 legealdian, Pasaiako alkate izan zen EAE-ANV alderdiarekin. 2011-2014 bitartean, Gipuzkoako Foru Aldundian modernizazioko eta zerbitzuetako zuzendaria izan zen.

    Mikel Martin Conde

    1954-09-21 Orereta/ Errenteria

  • Bidasoa- Oiartzuneko Batzarkide hautagaia
  • Pentsionista, LGTBI mugimenduko militantea, EHGAM taldearen fundatzaileetako bat.

    Mikel Biain Berraondo

    1977-05-25 Oñati

  • Deba- Urolako Batzarkide hautagaia
  • Finantza arloko langilea da. Zortzi urtez izan da Oñatiko alkatea,

    Estitxu Elduaien Uranga

    1999-09-16 Azpeitia

  • Deba- Urolako Batzarkide hautagaia
  • Kazetari eta komunikazio arduradun gisa lan egin du, eta Azpeitiko Udaleko zinegotzia da 2015etik.

    Esther Agirre Ruiz

    1970-06-18 Basauri

  • Deba- Urolako Batzarkide hautagaia
  • Legebiltzarkide ohia da eta Giza Eskubideen arloan aritu izan da lanean. Gaur egun, Gipuzkoako Foru Ogasuneko langilea da.

    Aitor Arantzabal Altuna

    1968-04-26 Bergara

  • Deba- Urolako Batzarkide hautagaia
  • Bergarako udaleko lorazaina da. 1995etik 2001era Bergarako udaletxeko zinegotzia izan zen. 2011tik 2019rako legealdietan, LAB sindikatuko ordezkaria da udaletxean.

    Igone Lamarain Cobo

    1980-12-02 Eibar

  • Deba- Urolako Batzarkide hautagaia
  • EHE Euskal Herrian Euskarazeko koordinatzailea izan zen. Legealdi honetan, Eibarko EH Bilduko koordinatzaile eta bozeramaile lanetan ari da.

    Iker Intza Ortiz de Zarate

    1987-04-26 Bergara

  • Deba- Urolako Batzarkide hautagaia
  • Eraikuntzako, obra zibileko eta fabrikazio mekanikoko diseinuko lanbide heziketako tituluak ditu. Bergarako Udaleko Hirigintzako eta Obra eta Zerbitzuetako batzordeetako kidea da

    Jon Peli Uriguen Ansola

    1968-11-13 Elgoibar

  • Deba- Urolako Batzarkide hautagaia
  • 2007tik 2011rako legealdian, Euskara saileko zinegotzi arduraduna izan zen Elgoibarko Udalean. 2011tik 2015erako legealdian, berriz, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza, Landa Garapena eta Turismoko Foru Diputatua izan zen.