Gipuzkoako Foru Hauteskundeak

Albisteak

Kode Etikoa: EH Bilduren zintzotasunaren eta joko garbiaren kredentziala

EH Bilduren kargu publikoek eta organikoek berritzen dute lan konprometituaren, zintzotasunaren eta joko garbiaren aldeko konpromisoa.

| 2019-05-09 11:28:00

4 urteetako zikloaren amaieran eta berri baten hasieran, EH Bilduko kargu publikoek eta organikoek ondorengo KODE ETIKOA sinatu dute. EH Bilduko arduradun politikoek, kargudunek eta kargua hartu behar dutenek Euskal Herriko gizartearen zerbitzura daudela berresten dute.

Dokumentu hau hauteskunde ziklo honetan parte hartuko duten 2.000 hautagai baino gehiagok sinatu dute.