Europako Parlamentua

Albisteak

Josu Juaristi: “Herri kurduarekiko elkartasun ekintza masiboa gauzatzeko ordua heldu da”


| 2019-01-24 09:26:00

Turkiako armadak Siria baitako Kurdistango lurraldearen aurkako bonbardaketak gerra krimena dira, kontuan hartuta Turkia ez dela erasotua izan. Josu Juaristi, EH Bilduko europar diputatua, Europar Batasunaren aurrean Kurdistango ordezkaritzarekin batzartu da astearte honetan Afrin-en izan diren bonbardaketek sortutako biktimekiko elkartasuna adierazteko asmoz. Horrekin batera, Juaristik herri kurduaren giza eskubide eta demokratikoen aldeko borroka irmoarekiko konpromisoa adierazi du, Erdoganen gobernuak urratzen dituenak, kasu honetan, ondoko herrialde baten, Siriaren, lurraldean.

“Beste behin, Turkiako presidentea bere herrialdea nazioarteko legediatik kanpo uzten ari da, populazio zibilaren aurkako eta herritar defentsarako kurduen unitateen, Siria iparraldean Daesh borrokatzen ari direnen, aurkako bereizi gabeko erasoldien bitartez”, azpimarratu du Juaristik, eta gogora ekarri du Turkiako abiazioak Rubar-eko errefuxiatu eremua ere kolpatu duela.

EH Bilduko europar diputatuak, hain zuzen ere, Turkiarekin mugakide den Siriako zonalde horretara bidaiatu zuen 2016ko maiatzean (Killis-era zehazki, Afrin-etik kilometro gutxira dagoen hirira). Garai hartan, Turkiak bere mugen ixte prozesua abiatu berri zuen, Siriarekiko mugaren zonaldea militarrez josiz eta izugarrizko horma. Juaristik gogora ekarri du zonalde horretan 200.000 lagun daudela Siriako gerragatik ihes eginda, hainbat errefuxiatu eremutan sakabanaturik eta oso gogorrak diren bizi baldintzetan bizi direnak.

Halaber, Juaristik Kurdistango ordezkariei helarazi die atzo urgentziaz Europako Parlamentuko ezkerreko taldeak (GUE/NGLk) aurkeztutako ekimena. Aipaturiko ekimenak dei egiten dio Federica Mogheriniri, Europako Batzordeko Kanpo Politikaren Goi Ordezkariari, Erdongan presiona dezala, inbasioa amai dezala eta ekimenak martxan jar ditzala zonaldean bake justu eta iraunkorra bilatze aldera.
“Ekimen soilak edo banakako elkartasun adierazpenak egiteko garaia pasa da”,gaineratu du Juaristik, eta, ildo horretatik, EH Bilduk deklarazio bateratua sustatu du, Josu Juaristiren, ekimenez, eta europar diputatu hauekin elkarlanean: Ana Gomes, Portugalgo alderdi sozialista; Bodil Valero, Suediako alderdi berdea; Josef Weidenholzer, Partido Socialdemócrata austriaco; Mark Demesmaeker, Flandriako N-VA alderdia; Martina Michels, Alemaniako Die Linke alderdia; eta Marie-Christine Vergiat, Frantziar estatuko Fronte de Gauche alderdia. Deklarazio horrek ahalik eta europar diputatu gehienen babesa bilatu nahi du eta Europako Batzordeari eta estatu kideei presio politikoa egin nahi die. “Ekintzara pasatzeko unea da – azpimarratu du Juaristik - herri kurduari elkartasun masiboa adierazteko ordua iritsi da, Europako erakundeek Erdonagekin duten harremana berrikustera eramango duen unea”. Adierazpen bateratuak nabarmendu du Afrin ingurura Turkiako armadak abirazitako operazio militarra inongo probokazio edo aurretiazko ekintzarik gabe burutu dela, eta horrekin batera, eta eskaera egin die Batasuneko estatu kideei zein Federica Mogheriniri, Europako Batzordeko Kanpo Politikaren Goi Ordezkariari, Turkia presiona dezaten berehalakoan aire bonbardaketak amai ditzala eta lurraldean dituen armada erretiratu dezala. Adierazpenak, halaber, eskeria egiten die EBri eta NBEri Ginebrako elkarrizketak berrabiarazi ditzala Siriako gerrari aterabide negoziatua bila diezaien, alde guztiak barnebilduko dituena, baita kurduak ere. Testuak gogora dakar lehen lerroan Daesh-en aurka dabiltzan defentsarako indar kurduen borroka.