AKTUALITATEA


| 2020-02-25 14:04:00

Asteazkeneko Kontrol Plenorako EH Bilduk Zaldibarko zabortegiarekin lotutako itauna erregistratu du. EH Bilduk Aldundiari galdetuko dio ea abian jarritako auzi penalean akusazio partikular bezala aurkeztuko den.

EH Bilduk itauna Unai Rementeria ahaldun nagusiari zuzendu dio eta instituzioak auzian parte hartzearen garrantzia azpimarratu du.

Luiziak izandako ondorioak Bizkaiko hainbat herritarrei eragin diela gogoratu du EH Bilduk. Langile bi desagertu dira, suteak milaka pertsonen bizia baldintzatu du, langileak beharrezko babes gabe aritu dira erreskate lanetan eta A-8a partzialki moztua dago.

Hortaz, EH Bilduren ustez, ezinbestekoa da Aldundia prozesu juridikoan parte hartzea.