Bizkaia

Albisteak

Pertsona zaurgarrenei uraren doako hornidura bermatzea eskatu dio EH Bilduk Aldundiari


EH Bilduren ustez, aukera hori Ur Partzuergoen bitartez bideratzea bideragarria da

| 2020-03-31 12:34:00

Koronabirusak eragindako krisi soziosanitarioaren aurrean EH Bilduk hainbat proposamen egiten ari da. Horietako batek pertsonen ur hornidurarekin zerikusia dauka.

 

EH Bilduk Aldundiari helarazi dio beharrezkoa dela herritar guztiei ur hornidura bermatzea, batez ere egoera zaurgarrienean dauden pertsonei.

 

Uraren hornidura eskubidea dela ez dugu ahaztu behar eta krisi honetan ezin dugu inor atzean utzi. Hori dela eta uraren hornidura bermatzea beharrezkoa ikusten dugu eta pertsona zaurgarrienen kasuan hornidura hori doakoa izan dadila”, adierazi du Iratxe Arriola batzarkideak.

 

Koronabirusak eragindako egoeraren aurrean EH Bilduk argi dauka honelako neurriak hartzea ezinbestekoa dela. “Ezin dugu inor atzean utzi. Are gutxiago gaur egun bizitzen ari garen krisi honetan”, azpimarratu du Arriolak.