AKTUALITATEA


| 2019-11-06 16:38:00

Gaur goizean Oskar Matute eta Idurre Bideguren Kongresurako hautagaiek bilera egin dute Bilbo hainbat gazterekin.

 

Bertan prekarietateaz, feminismoaz, larrialdi klimatikoaz eta eskubideen murrizketaz hitz egin dute. Azken gai horri ere erreferentzia egin dio Matutek.

 

“Inboluzio antidemokratikoa iritsi da eta hemen dago. Webguneak eta sareak ixteko Sanchezen dekretazoak erakusten du inboluzio antidemokratikoa iritsi dela. Eta guztiontzat heldu da, guztioi eragingo digulako. Gure gazteek pairatu duten Mozal Legearekin praktikan jartzen ari ziren, baina dekretazuak aukera gehiago eskainiko dizkie: Armiarma operazioa, Alfredo Remirez Erreharriaren espetxeratzea, raperoen eta titiriteroen aurkako jazarpena, Altsasukoa bezalako astakeria antidemokratikoak... Sanchezen turkiar erako dekretazoari botoekin erantzuteko aukera izango dute euskal gazteek igandean”, adierazi du hautagaiak.