AKTUALITATEA


| 2020-02-05 13:54:00

Arantza Urkaregi EH Bilduko batzarkideak galdera bi bideratu dizkio Aldundiari inbertsio funtsek Bizkaiko adinekoentzako lau egoitza erosi ondoren eta gehiago erosteko nahia erabaki ondoren.

Urkaregik adierazi du “oso larria da foru titularitatea daukan egoitza baten kudeaketa bere oinarrian inbertsio funtsa daukan enpresa baten esku uztea. Inbertsio funtsaren helburua da diru gehien egitea pertsona nagusien kontura eta hori ezin da onartu”.

EH Bilduko batzarkideak gogoratu du Adriano Care Inbertsio funtsak adinekoentzako Bizkaiko lau egoitza erosi dituela eta gehiago erosteko asmoa erakutsi dutela. Egoitza horietako hirutan, Urkaregik azpimarratu duen bezala, plaza kontzertatuak daude eta Otxartagakoan titularitatea Bizkaiko Foru Aldundiarena da nahiz eta kudeaketa pribatua izan.