AKTUALITATEA


| 2019-12-11 12:11:00

Bizkaiko Batzar Nagusiek, EH Bilduk eskatuta, tramitera onartu dute Kontu Orokorrean genero-ikuspegia nola eta zein programatan txertatzen den zehaztea.

EH Bilduk egindako proposamena talde guztiek babestu dute, PP izan ezik.

Arantza Urkaregi batzarkideak aipatu duen bezala, “Kontu Orokorrak islatu behar du aurrekontuak nola garatu diren. Eta ez da gauza bera programa batean genero-ikuspegia txertatuta izatea ala ez. Genero-ikuspegia txertatzeko eman diren urratsak agertu behar dira Kontu Orokorretan. Egiten dena, ikustarazi behar da.           

Orain arte eman gabeko urratsa

2017ko ekainean EH Bilduk Arauz Besteko Proposamen bat aurkeztu zuen genero-ikuspegia txertatzeko esperientzia pilotu bat martxan jartzeko dezala eskatuz.

Nahiz eta “Enplegua eta Ekintzailetza” programan abian jarri, 2018ko Kontu Orokorrean ez zen inolako zehaztapenik egin, nahiz eta proiektu pilotuaren ebaluzio-txostena eginda egon.

Batzuetan, Kontu Orokorra zenbakiez beteriko dokumentua da, baina bertan aurrekontuaren betearazpena azaldu behar da. EH Bilduren ustez, betearazpen horretan, aurrekontu proiektuan genero-ikuspegia barneratzeko egindako azaldu behar da”, azpimarratu du Urkaregik.