Bizkaia

Albisteak

Estatuaren errepresio eta mehatxuei bozka soberanista eta desobedienteekin erantzuteko beharra azpimarratu du Oskar Matutek


Kongresurako Bizkaiko hautagai nagusiak espainiar estatuak bizi duen atzeraldi demokratikoa salatu du

| 2019-10-20 12:58:00

Oskar Matutek, Kongresurako EH Bilduren Bizkaiko hautagai nagusiak, espainiar estatuak bizi duen atzeraldi demokratikoa salatu du. Adierazpenak Bizkaiko hautagaitzaren aurkezpenean egin ditu gaur Barakaldon.

Matuteren hitzetan, azken asteetako epaiekin, “argi gelditu da atzeraldi demokratiko batean gaudela. Altsasuko gazteen aurka eta Kataluniako buruzagien kontrako zigorren atzean, mendekua baino ez dagoela; justiziarik ez. PSOE aurrerakoia zelakoan aurkeztu zen gobernua osatzeko, baina demostratu egin du, bloke atzerakoiaren beste hanka bat baino ez dela”.

Horretaz gain, gaur egun duen arazo larriena lurraldetasunarena dela adierazi du eta egoera horri erantzun behar zaiola. “Euskal Herriaren eta Kataluniaren erabakitzeko eskubide nahiaren aurrean: ukazioa, errepresioa eta mehatxuak. Guztiz onartezina da, eta horregatik hauteskunde hauek baliatu behar ditugu herri bezala erantzuteko. Bozka soberanista eta desobedienteekin erantzun behar diegu”, azpimarratu du.

Idurre Bideguren Kongresurako bigarren hautagaiak ere erantzun bat ematea zein garrantzitsua den aipatu du. Bere ustez, “batzuen arduragabekeriak ekarri gaitu hauteskunde berri hauetara. Baina guk gure hitza bete dugu eta prest eta indartsu gaude berriz erantzuteko”.