Bizkaia

Albisteak

EH Bilduren ustez, BBK Fundazioaren Patronatuaren berritzearekin aukera bat galdu da gizartearen aniztasuna bermatzeko


Egindako berriztapena gizarte ekintza sustatzeko oztopo bat izango da

| 2019-11-15 13:16:00

BBK Banku Fundazioaren Patronatuaren berritzearen aurrean, EH Bilduk prozesuaren gardentasun eza eta aniztasun falta salatu du.

Arantza Urkaregi batzarkideak azpimarratu duenez, “prozesuan ez da gardentasuna ezta aniztasuna bermatu. Ez da inon argitaratu nortzuk izan diren hautagaiak, zein elkarte edo erakundek hartu duen parte aukeraketan ez zeren arabera aukeratu diren patronoak”.

Urkaregiren ustez, prozesuak ez du izan inolako gardentasunik eta ez du Bizkaiko gizartearen aniztasuna bermatzen. “Patronatu berrian ez daude ordezkatuta Bizkaian dauden sentsibilitate guztiak. EAJ, PSE eta PPrenak bai, baina EH Bildu edo Podemos ordezkatu ditzaketenak kanpoan utzi dituzte. Beste herrialde batzuetan aniztasunaren alde egin den bitartean, Gipuzkoan adibidez, Bizkaian, gizartearen aniztasuna bermatzeko aukera galdu dugu”.

Patronatuarentzat Gizarte Ekintza ez da lehentasuna

Horretaz gain, aukeraketaren ondorioz eratutako Patronatuaren izaera zein den azpimarratu du Urkaregik. “Zortzi finantza aditu eta gizarte arloko hiru egon behar ziren. Hautatutakoen artean finantzakoak bai, baina ez daude gizarte arloko hiru adituak. Agerian geratzen da BBK Banku Fundazioaren jardueren lehentasuna inbertsioetan jarri nahi dutela eta ez gizarte ekintzan. Eta hori oso kezkagarria da”.